Donostia 1813ko abuztuak 31n. Sarraskia eta bortxaketak zergatik?

Donostia 1813ko abuztuak 31

Sarraski eta hondamendi izugarri hura, etxe guztiak (600) lapurtuak, 500 etxe banan-banan propio kiskalita, neska, emakume eta amona guztiak bortxatuak, mila bat donostiar erailak (Auñamendi), 1.600 Donostiako familia lur jota… Donostian, hamar mila biztanleko hiria garai hartan, 300 donostiar bakarrik gelditu ziren.

1813ko Donostiako genozidioa Castaños jeneral espainiarrak agindu zuen garaiko dozenaka donostiarrek aitortu zuten bezala, eta espainiarren aliatuek, alegia, ingelesek eta portugesek burutu zuten. 124 urte beranduago Francok antzeko zerbait egin zuen Gernikan. «Gorriek» bonbardatu omen zuten Gernika…

Baina, zein dira arrazoiak Donostiako aurreikusitako sarraskia agintzeko 1813an?

Urte batzuk lehenago, 1789an, iraultza hedatu zen Frantzian, «Liberte, Egalite, Fraternite», Luis XVI. borboiari gillotinan lepoa moztu ostean 1793ko urtarrilaren 21ean eta Europako monarkia absolutista guztiak gerran jarri ziren Frantziaren aurka, tartean Espainia. Iraultzaileek borrokatzen omen ziren errege absolutista eta tiranoen aurka, herrien eta jendearen askatasunaren alde.

Konbentzioko gudan armada iraultzailea (ehun mila soldadu), Euskal Herrira heldu zen 1794an, Iparraldean Foru Zaharrak suntsitu zituzten frantziarren berdintasunaren izenean eta «oso frantsesak» ez omen ziren lau mila euskaldun Landetaratu zituzten, «euskara baizik ez zekiten haiek», beren ondasun guztiak konfiskatu eta saldu. Bizirik irten zirenak itzuli zirenean kale gorrian utzi zituzten ezer gabe, mila eta bostehun hildako izan omen ziren, Sara ingurukoak gehienak.

1794ko abuztuan Hendaia eta Irunera heldu zen Frantziako armada (ehun mila soldadu); muga zaintzen zuen armada espainiarraren buruak, Colomera jeneralak, beldurtuta ihes egin zuen Hernanira, Tolosara eta gero Ebro ibaitik beste aldera, Mirandara, Espainia aldera, Gipuzkoa guztia babesik gabe utzita. Getariatik Espainiako armadako itsasontziek ere ihes egin zuten.

Donostia plaza militarra zen Motako gazteluarekin, harresiekin gaur egungo Bulebarrean, kanoiekin eta ihes egin zuten soldaduekin. Mitxelena ospetsua zen alkatea, ikusirik ez zuela inolako aukerarik hiria defendatzeko, Frantziako armada buruarekin (Moncey jenerala) negoziatu eta Donostiako giltzak eman zizkion tirorik bota gabe 1794ko abuztuaren 3an. Donostia frantsesa zen borrokatu gabe. Hondarribia ere.

Madrilen, borboien kortean eta Godoy presidenteak traiziotzat hartu zuten, euskaldunok «odolaren azken ttantta isuri behar genuen aberriagatik», Espainiagatik alegia, kontuan hartu gabe armada espainiarraren ihesaldi lotsagabea, jakina.

1794ko abuztuan Gipuzkoako egoera ikusita, Batzar Nagusiak bildu ziren Getarian (46 batzarkide) frantsesekin negoziatzeko. Batzarkideek aldarrikatu zuten Gipuzkoako 1.200. urtera arteko independentzia, Foruak, erlijioa, ondasunak errespetatzea eta frantses armadan ez borrokatzea besteen artean. (Dokumentu originalak Foru Aldundian zeuden kutxa batean zigilatuta, baina desagertuak omen daude).

Iraultzaile frantsesek ez zuten Independentzia onartu, baina bai Gipuzkoa eranstea Frantziako Errepublikara. Erantzuna izan zen Independentzia aldarrikatzeko botereak zituztela baina ez eransteko Frantziara. Gipuzkoa iraultzaile frantsesa izango zen borrokatu gabe. Abuztuaren 26an, jeneral frantsesek (Pinet eta Cavainac) aspertuta atzeratzeko jarrerarekin, Gipuzkoako 44 batzarkideak atxilotu eta Baionako Ziudadelan amaitu zuten preso, gillotinaren beldur. Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ohi Jose Romero eta Joakin Aldamar batzarkidea Donostian utzi zituzten harremanetan jarraitzeko.

Egoera ikusirik, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan (ordezkariak zituzten Getariako negoziazioetan) asko gogortu ziren frantsesen aurkako borrokak, ikusi zutelako ezin zela negoziatu beraiekin. Frantsesek eraso zituzten Ermua, Eibar (114 etxe kiskaliak), Ondarroa, Berriatua, Mutriku, Bergara… Kontraerasoak izan ziren, eta guda asko gogortu zen.

Abuztuaren 16an, Donostiako kapitulazioa ere ez zuten errespetatu, Mitxelena alkatea kendu eta hamabi laguneko batzorde bat izendatu zuten, gillotina paratu zuten plaza Berrian jendea beldurtzeko, errepresioa, lapurretak, konfiskazioak, bortxaketak eraginez, jendearen aurka, elizak lapurtu, apaiz, zein moja atxilotu eta Baionara eraman preso.

1794ko udazkena eta negua oso gogorrak izan omen ziren, gainera tifusa eta beste gaitz batzuk zabaldu ziren, jende asko hil, soldaduak ere, noski.

Parisen ere aldaketak izan ziren, Errege tiranoen aurka gogor borrokatu baina herrien «askatasuna» defendatu, Robespierren izua baztertu eta iraultzaren alde zeuden herriekin negoziatu eta kolaboratu. Jabetu ziren borrokaren bidez zaila zela euskal lurraldeak konkistatzea, eta, gainera, Parisen interesak aldatu ziren, bakea nahi zuten hegoaldean, tropak Europara eramateko.

Katalunian oraindik okerragoa izan zen, Figueres-en, armada espainiarra (hamar mila soldadu) errenditu zen borrokatu gabe eta katalanak bakarrik utzi zituzten frantsesen aurka borrokatzeko, Euskal Herrian bezala. (Gero, mendekuz, Espainiako Gobernuak Figueres eta Roses eraisteko dekretuak sinatu zituen, epaiketak eta heriotza zigorrak).

Espainian ere erregea, Carlos IV.a, eta Godoy, egoera oso txarrean zeuden, dirurik gabe beti bezala, gerra, desertzioak, Independentzia aldarrikapenak Katalunian eta Euskal Herrian, ondorioa: negoziatu egin behar zen bakea. Suitzan, Basileako bake ituna negoziatzen hasi ziren Paris iraultzailea eta Madrilgo monarkia absolutista, alde batetik Barthelemy eta bestetik Domingo Iriarte.

Euskal Herrian nabarmena izan zen Romero eta Aldamar entziklopedisten eragina aldaketan, borrokatu beharrean, negoziatu egin behar zela Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Aldundiekin, nahi izanez gero zerbait lortu, bestela, alternatiba, gerra bortitza zen.

1795eko udaberrian negoziaketak eta giro aldaketak fruituak ematen hasi ziren, apirilaren 20an, Donostiako alkatetza itzuli zioten Mitxelenari, hamabi afrantsesatuen batzorde basatia baztertuz, zigortuz eta indemnizazioak emanez Donostiako kaltetuei. Beste herrietan jatorrizko udalbatzak berreskuratu zituzten ere. Batailak gutxitu ziren, «konfiantza» areagotu zen eta giroa hobetu.

1795eko maiatzaren 10ean, Jose Romerok (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia) Donostiako Batzar irekia deitu zuen, zinegotziak eta donostiarrak bildu ziren Parte Zaharreko plaza Berriko udaletxe zaharrean. Frantses Herriaren Ordezkaria zenak, Chaudron Rouseau-k, botereak itzuli zizkion jatorrizko Gipuzkoako Batzar Nagusiei, Getarian 1.200 urtera arteko Independentzia aldarrikatu zuten batzarkideei, alegia, Gipuzkoa Independentea zen 1.200. urtera arte bezala, Nafarroako Erresuman.

Donostiako Batzar irekiak aho batez berretsi zituen proposamenak eta indarrean jarri zituzten 1794ko abuztuan Getariako Batzar Nagusiek hartutako erabakiak, Gipuzkoako Independentzia, alegia. Akta sinatu zuten Jose Romero Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Donostiako jatorrizko idazkariak (Jose Antonio Ureta), besteen artean.

Gudak jarraitzen zuen, jatorrizko udalak eta Aldundiak berrezarrita, iraultzaile frantsesen armadak konkistatzen jarraitzen zuen oposiziorik gabe, Espainiako armada ihes eginda zegoelako. 1795eko uztailean Bizkaiko Aldundiak kapitulatu zuen Gipuzkoako Aldundiak bezala, eta egun batzuetara Arabako Aldundiak. Gerrako frontea Ebro ibaian kokatu zen.

Gerra bukaera 1795eko uztailaren 25ean: Suitzan, Basileako bake ituna sinatu zuten, alde batetik Frantziako Errepublika iraultzaileak eta bestetik Espainiako monarkia absolutistak (Barthelemy eta Domingo Iriarte). Frantziak konkistatutako Hego Euskal Herria (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa) saldu zizkion Espainiari, trukean San Domingo (gaur egun Dominikar Errepublika, Haiti) uharte erdia (beste erdia frantsesa zen) ordaindu zion Espainiak Frantziari. Negoziatu zuten ere Espainiak ez zuela errepresiorik erabiliko frantsesen alde kolaboratu zuten euskaldunekin.

Armada frantsesa Hendaiara erretiratu zen eta Hego Euskal Herrian armada espainiarra sartu zen 1.200. urtera arteko Independentzia galduz.

Espainian, Madrilen, Carlos IV.a, Godoy eta espainiarrentzat, traizio gordina, lurraldea eta odola kosta zitzaiona «Espainia aberriari». Mendekua behar zuen traizio latza, baina ez ziren ausartu urte horietan egiten, armada frantsesa bertan zegoelako.

Espainiak hitza jan (beti bezala) eta errepresioa erabili zuen, jakina, ahal izan zutenek, jauntxoek, Romero, Aldamar eta beste asko, ihes egin zuten Frantziara eta harrapatu zituzten guztiak, Mitxelena kasu, epaituak eta zigortuak izan ziren Iruñean, traidoreak bezala.

1808an, Napoleonek engainatuta, bildu zituen Baionan elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako borboi erregeak, Carlos IV.a eta bere semea Fernando VII.a. Napoleonek biak espetxeratu zituen eta bere anaia zen Jose Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege. Napoleonek Espainiari aurreneko Konstituzioa eman zion, Baionakoa, eta bere anaia Madrilera bidali zuen armada frantsesarekin.

Aliatuak (espainiarrak, ingelesak eta portugesak), jeneralak, Castaños eta Wellington, borrokatzen hasi ziren frantsesen aurka Espainiako independentzia gudan; lehen garaipena, Bailen herria. 1812an Cadiz-ko konstituzioa asmatu zuten, Baionako Napoleonena plagiatzen. Sarraskiak egin zituzten populazioaren aurka Badajoz-en eta Ciudad Rodrigon… 1813ko ekainean Gasteiz konkistatu zuten baina ez zuten arpilatu.

1813ko uztailean, aliatuek (espainiarrak, ingelesak eta portugesak), Donostia frantsesa azken bost urtetan, setiatu zuten, bi mila soldatu omen zeuden hirian, kanpoan berriz ehun mila. Aurreneko erasoa uztailaren 25ean egin zuten aliatuek, baina Rey jeneral frantsesak eutsi egin zion eta ehunka soldadu aliatu atxilotu zituen. S. Bizente preso hartu eta aitortu zuten Castaños jeneral espainiarren agindua zutela donostiar guztiak hiltzeko eta Donostia erretzeko.

Donostiarrak beldurtu ziren, denek gogoratzen zuten Basileako bake ituna eta San Domingo uhartea betiko galdua zela Espainiarentzat eta ezaguna zen mendeku gosea. Gestioak egin zituzten egia jakin nahian eta Wellingtonen laguntzailea zen Alaba jeneral espainiarrak erantzun zien «ez egiteko kasurik gradurik gabeko soldaduei…».

1813ko abuztuaren 31n, Wellington berak agindu zuen bigarren erasoa eta aliatuek, espainiarrek, ingelesek eta portugesek, Donostia guztia lapurtu, emakume guztiak bortxatu eta etxe gehienak propio kiskali zituzten.

Gernikan 124 urte beranduago bezala, Espainiaren mendekuak esplikatzen du Donostiako sarraskia 1813an. Gero, bazterrak nahasteko, «gorriek» su eman omen zioten Donostiari.

Donostia 1813ko abuztuak 31n. Sarraskia eta bortxaketak zergatik? Naiz

Donostia 1813. Sarraskia eta bortxaketak zergatik? Berria.

Castaños jeneral espainiarra.

Erantzuna: Abuztuaren 31koak. Argia. Gorka Bereziartua.

Kategoriak 1794, 2023 | Etiketak , , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 zuzi martxa Irailak 1, 21:00etan

Donostia 1813 zuzi martxa Irailak 1, 21:00etan, Koruro Andre Mariaren basilikatik hasita.

Kategoriak 1813, 2023 | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 garaiko testigantzen kale irakurketa, asteartea 29, 18:30etan

Donostia 1813 garaiko testigantzen kale irakurketa, asteartea 29, 18:30etan, Bulebarreko kioskotik hasita.

Kategoriak 2023 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 herri antzerki ibiltaria abuztuak 26 larunbata 20:00etan

Donostia 1813 herri antzerki ibiltaria abuztuak 26 larunbata 20:00etan, S Bizente elizan.

Kategoriak 1813, 2023 | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813: Castaños jeneral espainiarrak agindu zuen donostiar guztiak hiltzea eta hiria erretzea

Donostia 1813ko abuztuak 31

Artikulua egunkarietan: Donostia 1813ko abuztuak 31

Gara 2022-8-31:

Berria 2022-8-31:

Zuzeu 2022-8-31:

Irutxulo 2022-8-31:

Castaños jenerala (dokumentuak).

 

Kategoriak 1813, 2022 | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Bertso berriak Trunboik jarriak 2022

Donostia 1813ko abuztuak 31

Egiari zor

Zenbat lan isil hamar urtetan
egia agertu zedin
zenbat artxibo, paper ezkutu
bilera luze, ahalegin
hasieratik eutsi zioten
asmoari eta ekin
urte gehiegi Donosti z(ah)arrak
bertsio bakarrarekin
ordua zuten, behar zen, behingoz,
bukatu gezurrarekin.

II

Españak berak bultzatutako
garaipen baten hotsa da
hogeitamaikan ospatzen dute
tanbor hots, txanpan, algara
biktimei muzin, goretsi, berriz,
suntsitzaileen armada
ez da jolasa hala nahi dute
ez da soilik maskarada
erruki gabe ematen die
biktima haiei zastada.

III

Ez al du Españak genozidiorik
Euskal Herrian burutu?
oroit Gernika ta Donostia
ez dittu nonbait ikutu !
Durango, Eibar ta Otxandixo
nork zituen bonbaz sutu?
zeinek gorrotoz gure biktimen
garrazi latzak mututu?
entzun ahal duzu estatu hori
noizbatten denik damutu?.

IV

Hemeretziko mende osoan
egingo zuten aldarri
español eta bertako batzuk
berriz ere oztoparri
Udal Biltzarrak zion, halare,
izen zaharra ezarri
errotulorik ez ipintzea
egiten da susmagarri
ordua da ta “PLAZA BERRIA”
bekio betiko jarri.

DOIÑUA:

Lurraren pean sar nindaiteke.
Bertsolaria: Trunboi.

Kategoriak 1813, 2022 | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 zuzi martxa 2022, irailak 9 ostirala

Donostia 1813 zuzi martxa 2022, irailak 9 ostirala

Kategoriak 1813, 2022 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 berri papera 2022

Donostia 1813 berri papera 2022 (euskaraz).

Donostia 1813 berri papera 2022 (castellano).

 

Kategoriak 2022 | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 herri antzerkia: Isildutako sarraskia. 2022 abuztuak 27

Donostia 1813 herri antzerkia: Isildutako sarraskia. 2022 abuztuak 27 larunbata.

Kategoriak 2022 | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Hitzaldia 2022: Donostia 1813 bi estatuen erasopean. Abuztuak 23

Hitzaldia 2022ko abuztuak 23 astartea: Donostia bi estatuen erasopean. Inaki Lopez de Luzuriaga (historialaria).

Kategoriak 1794, 1813 | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina