Herria kultur elkarteak ez du abuztuaren 31ko danborradan parte hartuko. Urgullpetik
Azken urteetan, abuztuaren 31ko ekitaldien harira, danborrada bat atera izan da kalera, 1813an gertatutakoa gogoratu nahian. Auzoko hainbat elkartek parte hartzen dute danborrada horretan, eta Herria Elkartea da horietako bat. Baina, datorren urtean izango den 200. urteurrenaren atarian, Herria Elkarteak aurtendik aurrera ez parte hartzea erabaki du. (Komunikatua)