Donostiako suteak estalitako tragedia. Lander Arbelaitz. Argia
“Hitz hauek idazten ari naizen unean, 199 urte atzera eginda, tragedia beltza bizitzen ari ziren Donostian, eta askok ordurako dena galdu zuten. Abuztuaren 31n sartu ziren tropa ingeles eta portugaldarrak hirian, eta hurrengo egunetan frantziarrak Urgull mendiko gotorlekura igo zirela ikusita, harresiko ateak itxi eta nahi izan zuten guztia egin zuten herritarrekin. Baina historia irabazleek idazten dutenez, abuztuaren 31n gertatzen hasi zenari “Donostiako Sutea” deitzen diogu oraindik ere, soldadu mozkorrek hildako ehunka errugabeak eta adin guztietako emakume bortxatuak ahanzturara kondenatuz. Eta noski, arduradunak eta biktimak izan zirela albo batera utziz. ” (Jarraitzen du)