1813ko Abuztuak 31 Donostia sutan. Urgullpetik.info

Donostia 1813ko abuztuak 31 Urgullpetik.info

Pasa den ostiralean, abuztuak 31ean alegia, donostiasutan 1813-2013 elkarteak sustatu eta antolatuta, donostiako hainbat lagunek duela 199 urteko gertaera latzak antzeztu zituzten. Helburua, dakizuenez, urte luzetan izkutatu zaigun benetako historia, benetako gertakariak, herriari aurkeztea zen.

Emaitza ZORAGARRIA izan zen. Baina baita IZUGARRIA, HUNKIGARRIA, LAZGARRIA. Begi gorri bustiak nagusitu ziren leporaino betea zegoen Plaza Berrian (Konsti). Eta sortu ziren galderen ohiartzuna inoiz baino ozenago entzuN ziren: Zergatik donostiarrok ez dugu historiaren pasarte hau ezagutzen? edo, hareago, zergatik egin dute indar benetako historia ahaztu eta festa giro zuri txepel batera bultzatzeko? Zergatik ez dago oroigarririk?… (Jarraitzen du)

Donostia 1813 herri antzerkia

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.