Atzo S. Telmo museoan Donostiako alkateak bilera egin zuen proposamenak bidali zituzten 90 pertsona eta erakundeekin eta konfirmatu du aurretik argitaratua, 13 ekitaldi, hilero bat, xehetasunak eman gabe baina, antzeko zerbait aurreikusten dute:
Donostia 1813-2013 sarraskiaren, holokaustoaren, lapurketaren, bortxaketaren, torturaren, sutearen eta genozidioaren 2. mendeurrenerako aurreikusitako ekitaldien laburpena datorren urtean:
1.- 2013 urtarrilak 19: Sarriegiren martxa berria.
2.- 2013 otsaila: inauteritan azoka napoleonikoa.
3.- 2013 martxoak 8: emakumeen egunean eskulturaren inagurazioa: “Emakumeak historiak ezkutatuta”.
4.- 2013 apirila: umeen jolasak.
5.- 2013 maiatza: Zubietara martxa.
6.- 2013 ekaina: erakusketa S. Telmo museoan. Pelota torneoa Zubieta eta Donostia arteko zortzi frontoietan.
7.- 2013 uztaila hasieran: ekitaldi nagusia, 3D proiekzioak eraikinetan. Udako ikastaroak unibertsitatean.
8.- 2013 abuztuak 31: ohiko ekitaldiak, herri antzerkia, soldatu bortxatzaile eta erailtzaleen desfilea eta kandelak kalean.
9.- 2013 irailak 8: Zubietako akten 200.urteurrena
10.- 2013 urrian: hiri suntsituen biltzarra, Troia, Numancia, Iruñea 778, Gasteiz 1999, Gernika 1937, Durango, 1937, Otxandio 1937, Hiroshima, Nagasaki, Donostia 1813… Erakusketa Urgulleko Mota gazteluan.
11.- 2012 azaroan: Donostiako kale batzuei izen aldaketa.
12.- 2012 abenduan: Rene Casen giza eskubideen defendatzailearen erakusketa Aieteko kultur etxean.
Beste ekimen batzuk batzuk:
“1813 Donostia suntsitua” dokumentala Nabarraldek.