Donostiarren elikadura XVIII – XIX mendeen ertzean. Edorta Agirre
0. Aurrekinak
Frantziako Iraultzak Antzinako Erregimena suntsitu eta mundu modernoari ateak zabaldu zizkion, Ilustrazioaren ideiak euskarri hartuta: sistema politiko liberala, hiru botereen bereizketa eta nazio-subiranotasunean oinarrituriko gobernua, alegia. Iraultza Industrialak, bere aldetik, ekonomia eta gizarte tradizionalak aldarazi zituen: ordura arte nekazaritza-abeltzaintza eta baserri giroa ardatz izan zirelarik, aurrerantzean industria eta kalea nagusituko zitzaizkien eta, aldakuntzaren ondorioz, gizarte-klase berriak azalduko ziren: produkzio bitartekoen jabeak, batetik, eta langileak, bestetik. Gurean, Azkoitiko Zalduntxoen eskolako emaitzaz, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta, saiheska bada ere, Caracaseko Konpainia Gipuzkoarra loratu ziren, Herriaren eta herritar askotxoren mesedetan, lanaren zama (neurri batean, jakina) arindu egin zelako. (Jarraitzen du)