Maisuba. Xabier Arzelus. Hirutxuloko hitza.
“Izan ere, Maisuba-k egokitutako zortzikoak Santesteban zenaren ezagupena berriztatu eta sakondu egin du donostiarrongan. Sarriegi haundia bezain herrikoia ez izan arren, Santesteban hura bezain maitatua izan zen bere garaian. Bazuen Santestebanek gure hiria maitatzeko arrazoirik: Donostian jaiotzeaz gain, bere jaiotetxea 1813ko sute ikaragarrian desagertu zen eta, milaka donostiarrek egin behar izan zuten antzera, Maisuba-ren gurasoek hiria utzi eta Eskoriatzara pasa ziren, eta gero Oñatira.”