Hitzaldia martxoak 7 osteguna, 19:00etan, Donostiako Udaletxeko Plenoen Aretoan (sarrera Alderdi Ederretik):
– “Los/las donostiarras ante el desastre de 1813”, Jose Antonio Azpiazu (historialaria).
Aurkezlea: Nerea Azurmendi.
1813ko abuztuaren 31k goitik behera aldatu zuen donostiarren bizi-ibilbidea. Gehienbat
merkataritzara emanda zeudela, itsaso aldetiko blokeoak bizimodua eten zien; gero, okupazioa, eta geroago, suntsiketa. Hiriko bizigune ia osoa lur jota utzi zuen ezohiko
indarkeria, giro belikoan gertatuagatik ere, beharrik gabeko desmasia izan zen. Biztanleek
soldaduen arpilatzeak, indarkeriak eta bortxaketak pairatu zituzten. Hondamendiaren
arduradun gailenek mapetatik ezabatutako hiritzat hartu bazuten ere, harri eta zur ikusi
zuten nola egiten zuten berriro gora Atlantikoko merkatuan aspaldiko lehian zebilzkien
haiexek, fenix hegazti baten pare, hiri-egiturak modernizatuz eta bizia ematen zien
jardunbidea, merkataritza, berreskuratuz.
Donostia 1813 crónicas donostiarras” Joxe Antonio Azpiazuren liburu berriaren aurkezpena. Berria