Umea eta antzarra Donostia zaharrean

Umea eta antzarra Ugartemendia 1842Gaur egungo Donostian Londres hotelaren plazako iturrian dagoen eskultura, umea eta antzarra, Donostia zaharrekoa da (Lasala plazako lehoiaren antzera) eta garaiko (Donostia erre aurretik) ondare gutxi gelditzen zaigu tamalez, gutxiago eskultura zibila.

1839an Ugartemendia arkitektoaren ordez Joakin Ramon Etxebeste jarri zuten Donostian (Alejo Miranda gaixotu 1816an eta Silvestre Perez hil zelako 1825ean, data batzuk).

Umea eta antzarra 1842 EtxebesteEtxebeste arkitektoak eraiki zuen arraindegia eta harategia 1842an (1898an eraitsia) eta bertan, azaltzen da plazako erdiko iturrian, irudian ikus daitekeen bezala.Arraindegia Etxebeste 1842

Arraindegia eraitsi zuten 1898an, aurten (2013) Munto baserria bezala. Zaindu dezagun Donostiako ondare zaharra.

Umea eta antzarra 2Umea eta antzarra Donostia zaharrean, Londres hoteleko plazan. Mitologian Donostiako umeen adimena eta trebezia adierazten omen du eskulturak, beharra izango zuten 1813ko genozidiotik bizirik ateratzeko..

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Umea eta antzarra Donostia zaharrean

  1. Pingback: Lehorreko atea, Kristoa eta lehoia 1813ko Donostian | Donostia su 1813 kultura 2013

  2. Pingback: Lauburua Abuztuaren 31 kalean | Donostia su 1813 kultura 2013

Iruzkinak itxiak daude.