Efemerideak Donostia 1813-2013 Rafael Agirreren liburu berria. Hirutxuloko hitza
‘Donostia San Sebastian 1813-2013′ izeneko liburua osatu du Rafael Agirrek. ‘Hiriaren sute eta berrikuntzaren bigarren mendeurrena’, dio izenburupean. Bertan, urte horien artean hirian gertatutako 4.000 gertaera bildu ditu egileak. Kutxaren Andia kaleko egoitzan izan da aurkezpena, Kutxa Gizarte Ekintzari esker argitaratu baitu liburua. “Urte horietako hiriaren historia ulertzeko liburu egokia da”, aipatu du Agirrek aurkezpenean.