Donostia 1813 emakumeak. Lola Valverde. Bideoa 2013-3-14.
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=7Qq6hnq_8MU]
Hitzaldia: Donostia 1813 emakumeak. Lola Valverde historialaria. Donostia.org.
2013-3-14: ostegun honetan, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean.
Lola Valverde historialariak gerra testuinguruko emakumeen aurkako indarkeria aztertuko du, ostegun honetan, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean
Hitzaldia Donostiako Udalak antolatutako egitarau akademikoaren barnean kokatzen da, Eusko Ikaskuntzaren bidez, Bigarren Mendeurrenaren oroitzapena egiteko. Arantxa Urretabizkaia izango da hitzaldiaren aurkezlea.
“Falsos libertadores, auténticos verdugos: las violaciones sistemáticas de las mujeres en el marco del designio de exterminio de la población civil en la toma e incendio de San Sebastián, 1813” da Lola Valverde historialariak ostegun honetan eskainiko duen hitzaldiaren izenburua, Bigarren Mendeurrenaren suntsiketa eta hiriaren berrikuntzaren eremuan.
Martxoak 14, osteguna, 19:00etan, Okendo Kultur Etxean, Lola Valverdek 1813an berebiziko garrantzia izan zuen armadaren eta emakumeen bortxaketen portaera aztertuko du. Arantxa Urretabizkaia izango da hitzaldiaren aurkezlea.
Donostiako Udalak hitzaldiak, bisitaldi gidatuak, belaunaldiarteko topaketak eta irakurketa publikoen egitarau akademikoa antolatu du, “Bigarren Mendeurreneko hitzak”, Eusko Ikaskuntzarekin batera, bi erakundeen arteko hitzarmenaren baitan, donostiarren kultura hedatu eta sustatzeko asmoz. Bigarren Mendeurrenaren programazioa herritarrek aurkeztutako proposamenetan oinarritzen da eta honako helburuekin lotzen da: ezagutaraztea eta gogoratzea, oroitzapena egitea eta hiria elkarrekin eraikitzen jarraitzea.
“Falsos libertadores, auténticos verdugos: las violaciones sistemáticas de las mujeres en el marco del designio de exterminio de la población civil en la toma e incendio de San Sebastián, 1813”
Gerra guztietan beti agertzen da emakumeen bortxaketa, plaza edo lurralde baten konkistari lotu ohi zaizkion gainerako zigor-ekintzekin batera (hilketak, lapurretak eta zakuratzeak, suteak…). Emakumeen bortxaketaren helburua sexuarengatikoaz harago doa: garaituei noraino dauden zapaldurik, umiliaturik eta ezindurik sentiarazteko modu bat da. Donostiako gertakariak ez ziratekeen behin eta berriro gertatutakoaren beste ekintza bat baizik izango, non eta antzekoetatik bereziten dituzten ezaugarriak ez balituzte. Lehena, basakeria haiek egin zituztela hiria frantsesen uztarpetik askatzera zetozenek, hots, aliatu eta salbatzaileek; bigarrena, suntsitzeko ekintzetan izugarrizko grina, gorrotoa eta txikitzeko nahikunde bizia agertu zutela, adin guztietako emakumeen bortxaketetan batik bat. Halako jokabideak genero- eta klase-ikuspegitik jorratuko dira, eta kontuan hartuko dira biktimek nozitzen zituzten kalte emozionalak, egintzen kontakizunaren diskurtsoa moldatzeko tenorean eragina izan zezaketenak.