1813ko andre donostiarra eskultura berria paratu dute Kainoietan Donostiako alde zaharrean (Maritxu eskultura berria):
Artelanaren egilea Dora Salazar da eta martxoaren 16an, larunbata, 11:30etan inauguratuko da, Valle Lersundi plazan (Kainoietan). Hiriaren Bigarren Mendeurrenaren oroitzapenaren programazioaren hirugarren mugarria da.
Eskulturarekin batera, horman, plaka bat agertuko da, Maialen Lujanbioren bertsoarekin, duela 200 urte beren ahalegin eta ausardiarekin hiria berreraikitzen lagundu zuten pertsonetan inspiratuta.
Itsasoraino kaleak sutan
egur harrien goria…
Suak ez ditu erretzen mina,
maitasuna, memoria…
Andre ta gizon hauexek dira,
euren gain hartu zoria
ta amildutako harri haiekin
berreraikiz historia,
behetik gora jaso zutenak
goitik behera eroria.
Maialen Lujanbio