Andre baten eskultura inaguraketa larunbatean.

Andre baten eskultura inaguratuko dute larunbatean (2013-3-16) Kainoietan Donostiako alde zaharrean. Donostia.org.

Donostiak omenaldia egingo dio populazio zibilari eskultura baten inaugurazioarekin, hiriaren berreikuntzaren sinbolo bezala

Artelana Dora Salazarena da eta martxoaren 16an, larunbata, 11:30etan inauguratuko da, Valle Lersundi plazan (Kainoietan). Hiriaren Bigarren Mendeurrenaren oroitzapenaren programazioaren hirugarren mugarria da.

Eskulturarekin batera, horman, plaka bat agertuko da, Maialen Lujanbioren bertsoarekin, duela 200 urte beren ahalegin eta ausardiarekin hiria berreraikitzen lagundu zuten pertsonetan inspiratuta.Donostiarra

Itsasoraino kaleak sutan  
egur harrien goria…  
Suak ez ditu erretzen mina,  
maitasuna, memoria…  
Andre ta gizon hauexek dira,  
euren gain hartu zoria  
ta amildutako harri haiekin  
berreraikiz historia,  
behetik gora jaso zutenak  
goitik behera eroria.
                  Maialen Lujanbio  

Emanaldia Kontu Kantoi taldearen “Erreta darraigu” ikuskizunarekin lagunduko da.
Dora Salazar

Dora Salazar

Kategoria: 2013 Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.