Donostia 1813 hiru inperioren biktima. Nabarralde.
Nabarraldek ekoiztua, maiatzaren 15ean, asteazkenean, 19:00etan San Telmo Museoan estreinatuko da
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=_pMwLXT8v1E?list=UUh7pkcaJw9GQXvh3iXlYyVQ]
“1813 Donostia: hiru inperioren biktima” dokumentalak Donostian 1813an gertatutakoa ezagutaraztea eta hiriak bizi izan duen tragedia handieneko memoria historikoa bultzatzea du helburu. Nabarralde Kultur Taldeak ekoiztu du, Donostiako Udalaren kolaborazioarekin, hiriaren erreketa, suntsiketa eta berreraikitzearen Bigarren Mendeaurrena dela eta.
Lehen emanaldia maiatzaren 15ean, asteazkenean, 19:00etan izango da San Telmo Museoan. Sarrera doakoa izango da, edukiera osatu arte.
Geroago, gure hiriaren historiaren dibulgazioari lagun diezaion, dokumentala Udal Liburutegi Sarean eta Donostia Kulturako kultur etxeetan eskuragarri egongo da, baita Urgull mendiko Historiaren Etxean eta gune akademikoetarako material didaktiko bezala ere. Gainera, kioskoetan erosi ahal izango da, DVD formatuan, hainbat komunikabideen kolaborazioari esker.
Izaera historikoko dokumentala 1813ko abuztuaren 31an Donostiaren sute eta suntsiketaren Gerra Napoleonikoen testuinguruan kokatzen da. Garaia, gerraren zirkunstantziak, hiriaren sutea, populazioak bizitako sarraskia eta hartutako erabakiak azaltzen dituzten aurrekariak kontatzen ditu.
Hiriaren historiako ezagutzaile diren hamar bat pertsonek duela 200 urte gertatutakoaren alderdi desberdinak azaltzen dituzte, populazio zibila hiru inperioren biktima izan zenean: ingelesa, frantsesa eta espainiarra. Andrea Etxaniz da kontalaria eta Beñi Agirre, Nora Alejo, José Antonio Azpiazu, Iñaki Egañak, Xoxé Estévez, Aitziber Etxeberria, José Luis Orella Unzué, Josu Tellabide eta Lola Valverderen testigantzekin kontatuko da.
Nabarralde memoria kolektiboa berreskuratzeko eta kultura ezagutzeko lanetan diharduen talde kulturala da. Dokumentala Rubén Marcillak errealizatu du, 30 minutuko iraupena du eta euskara eta gaztelanian ekoiztu da. Bigarren Mendeurrenaren lau ardatzetan oinarritzen da: 1813an gertatutakoa jakinaraztea eta gogoratzea; Donostia berreraikitzea erabaki zuten donostiarrei oroitzapena egitea eta balioan jartzea; eta guztien artean hiria eraikitzen jarraitzea.
Dokumentalak donostiarren kezka eta interesei erantzuten die, eta elkarteek, erakundeek eta partikularrek aurkeztutako Bigarren Mendeurrenaren oroitzapenerako proposamenetan oinarritzen da, non 1813an gertatutakoa jakinarazten zuten lanetako ekoizpena proposatzen zen, memoria historikoa bultza zezaten eta material didaktiko bezala balio zezaten bere hiritarren eta etorkizuneko belaunaldien arteko dibulgaziorako. Nabarralde.