Castaños jenerala heroi espainola. Angel Rekalde. Berria
Donostiako 1813ko erreketa eta sarraskiarekin lotutako figura historikoetako bat Francisco Javier Castaños jenerala, Bailengo dukea. Eta lotutakoa diot, ez baitago inon jasota bera han zegoenik, sarraskian parte hartu zuenik edota inolako agindurik eman zuenik. Ofizialki eta modu kontrastatuan behintzat, ez.
Alabaina, Jose Antonio Aspiazu historialariak azaltzen zuenez, zurrumurruak ere historiaren parte dira. Besterik da nola aztertzen edo balioesten diren dokumentuetan jasotzerainoko indarra hartzen duten zurrumurru horiek. Betiere, meigengan ez zuela sinisten zioen galiziarraren zuhurtzia izango dugu: «Pero haberlas, haylas».
Kasu honetan sorgin-ehizari ekiteko asmorik ez dugunez, Castañosen Donostiaren suntsiketan eta bertakoen zigorrean izan zuen esku-hartzea gutxienez korapilatsua dela esango dugu. Lehen esan dudanez, ez dago halakorik jasotzen duen idatzirik. Baina pertsonaia ez zen nolanahikoa izango; izan ere, filiarik eta fobiarik sutsuenak pizten ditu, eta hautsak harrotzen ditu joera batekoen eta bestekoen artean. (Jarraitzen du)
Benetan historialari prestatua da Rekalde delako hori. Ez du esan ba Castaños jenerala Donostia errentzen agindu zuela bere Gipuzkoako foruen aurkakotasunagatik…Badirudi ez dakiela Donostiako burgesiaren gehiengoak foruak moldatzea, egokitzea, beraz, aldatzea nahi zuela, bakan batzuk inluso ezabatu eta aduanak itsasora eraman, gainera, 1813ko irailaren 12an Kadizeko Konstituzioa onartu eta berretsi zuten. Gipuzkoako aldundiak, berriz, ez zuen inongo aldaketarik onartzen eta ez zuen Kadizeko Konstituzioa onartu. Beraz, Rekalderen arrazonamenduaren ondorioz ez zuen Donostia suntsituko, justu kontrakoa, eta Gipuzkoa osoa erre egin behar zuen. Nonbait, poxpolik gabe geratu zen…. en fin, ez dago inongo arroirik edo funtsik Castañosi leporatzeko gertatu zena, are gehiago, dauden froga guztiek bere parte hartzea edo agindua ezeztatzen dute. Uztazue gure historia pakean eta eztzazute emalgudutzat hartu. Nahikoa da. Egin badakigu, dauden frogekin britainiarrak izan zirela eta espainiarrek ez zutela parte hartu…