Donostia 1813 suntsiketa bertso berriak Tomas Arzubialde

Bertso berriyak. Donostiyaren suntsiketari jarriyak. Tomas Arzubialde. Nabarralde

Donostia 1813 emakumeaMilla zortzireun da amairuko

abuztuaren illian,
donostiarroi iñoiz aztuko
etzaigun egun batian,
gerra txar batek arrapatu zun
erriya bete-betian:
dana txikitu arte pakerik
etzan izan gure etxian.

2
Garai ayetan Europa aldianDonostiarra
nagusi zan Bonaparte,
eta Donosti aldian ere
artu nai zun, nunbait, parte.
Bere armada zabaldu zuben
prantzes soldaduz bete arte,
baiñan prantzesen etsayak ere
etzebiltzan oso aparte.

3
Ingles, español ta portugesak
egin zuten alkar artu.
Prantzesen kontra ekin ziyoten,
nai baitzituzten bialdu.
Bi illabetez ainbat zituzten
Donostiyan setiatu.
Wellington eta beste batzubek
zuten burruka gidatu.

4
Gipuzkoarren jarrera, nunbait,Donostia 1813 neskak erretzen
españolei ez gustatu:
prantzesarekin epelegiya,
ayek alaxe juzkatu,
eta guziyek biar zutela
nola edo ala pagatu.
Asteko, beintzat, probintzi dana
traidore deklaratu.

5
Abuztuaren ogeita amaikanPlaka San Telmo kalea

sartu ziraden barrena,
ta azkar asko garbitu
ereparian gertatzen zena.
Donostiarrak iltzeko eta
dana suntsitzeko urrena,
Castaños buru anker gaiztuak
ala eman zun ordena.

6
Emakumiak bortxatu etaGoya
gizon asko torturatu,
seireun etxe kixkali eta
diru guziya arrapatu,
izurri latza zabaldu
gerota amaikak biziya galdu:
ezeren kulparik ez gendunok
larrutik gendun ordaindu.

7
Berreun urte igaro dira, Donostia sutan 1813 herri antzerkia
eta ez gaude aztuta,
garai artako donostiarrak
ainbeste merezi du ta.
Batzuk, ordia, festa egiteko
dabiltz asmua artuta,
milla ta seireun eriyotz ayen
oroitzapena galduta.

8
Ordutik emen española zan,Donostia 1813 2013 genozidioa
tamalez agintzen jarri,
eta arekin, jakiña dago,
egiya jakiten larri.
Orduko berri zabaldu nairik,
ona zortzi bertso berri,
donostiarron, gipuzkoarron
eta danon jakingarri.

Kategoria: 2013 Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.