Hitzaldia: Donostia 1813 sarraskia eta izurritea. Adrian Llorente

DNG Adrian Llorente elkarrizketa 2013-6-21: tifusak 1500 donostiar hil zituen.

Hitzaldia: Donostia 1813 sarraskia eta izurritea. Adrian Llorente. Donostia.org

“1813-1814: Donostiako sarraskiaren osteko izurritea”, hitzaldia

Ekainaren 20an 9:00etan, San Telmo Museoan, Medikuntza eta Zientzia Historiako Euskal Museoko Adrian Llorente ikerlariarekin.Donostia 1813 e

Ekainaren 20an, San Telmo Museoan 9:00etan Medikuntza eta Zientzia Historiako Euskal Museoko Adrian Llorente ikerlariak “1813-1814: Donostiako sarraskiaren osteko izurritea” hitzaldia emango du Aranzadi Zientzia Elkarteak ikasleei zuzenduriko konferentzia zikloan. Hitzaldi hauen xedea Donostiaren sutea eta ondorengo berreraikuntzako ikuspegi ezberdinak ezagutzera ematea da aurten ospatzen den berrehun urteurrenean.

Azken urte hauetan UPV/EHUko Medikuntza eta Zientzia Historiako Euskal Museoak Udal eta Foru Artxibo Historikoetan barrena ikertu du setioa eta ostean izandako sutetik bizirik atera ziren donostiarren artean triskantza egin zuen izurritearen jatorria eta orain artean malaria edo kolera bezalako gaixotasunei egotzi zitzaiena. Ikerkuntza honen bitartez Donostiako Setioaren historiaren atal ezezagun hau ezagutzera eman nahi izan da hiritarren artean eta gerrak berak baino hildako gehiago eragin zituena.     Charla de epidemiología histórica

Zubikoetako Jose Domingo eta Darrayoagako Miguel Martin doktoreen berriki aurkituriko txosten medikoa eta mediku ere zen Lardizabaleko Vicenteren “Periódico de San Sebastián y Pasages” (1814) izango dira hitzaldi honen gidalerroak. Bertan setioa aurretik izandako agerraldi epidemikoak, inprobisaturiko ospitale militarretako hilkortasuna eta biziraun zuten hiritarrek jasan behar izan zituzten baldintzak azalduko dira.

Honen bitartez Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoak, Aranzadi Zientzia Elkartearen gonbitaz, berrehun urteurreneko ekimenetara atxikitzen da eta borrokatzen saiatu ziren izurretea dela eta hil ziren Zubikoetako Jose Domingo eta Urbiquiain eta Muxikako Rafael osagile donostiarrak omendu eta gogorarazi nahi dira.

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.