1813-6-21ean Gasteizko bataila gaur 200 urte. Argia.
Hilabetera 1813-7-25ean armada aliatu berak, 30.000 espainiar, 60.000 ingeles eta 10.000 portuges, Donostia eraso zuen, Castaños jeneral espainiarrak agindu zuen “pasar a cuchillo a todos los donostiarras y quemar Donostia”; baina ez zuten lortu frantsesek eutsi zutelako.
Bi hilabetera 1813-8-31n, abuztuaren 31n, armada aliatu berak, 30.000 espainiar, 60.000 ingeles eta 10.000 portuges, Donostia suntsitu zuten, genozidio ikaragarria eraginez, bi mila hildako, emakume gehienak bortxatuak egunetan, guztia lapurtua, 500 etxe propio kiskalita… 1500 familia donostiar kale gorrian, belaunaldi oso bat txaboletan bizitzen.
Aliatuak izan ziren Donostiako 1813ko genozidioaren arduradunak, alegia, Wellington, Alava eta Castaños jeneral espainiarrak.