Gaurko DVn duela 200 urteko Donostiako bortxatzaileen, lapurren,
suemaileen eta erailtzaileen apologia gordina ala barkamena eske?
Zergatik ezkutatzen dituzte 1813an Donostian hildako bi mila donostiarrak?
Lawson’s Company barkamena eske eta indemnizazioa eskaintzen?. DV
1813-8-31n, abuztuaren 31n, armada aliatu berak, 30.000 espainiar, 60.000 ingeles eta 10.000 portuges, Donostia suntsitu zuten, genozidio ikaragarria eraginez, bi mila hildako, emakume gehienak bortxatuak egunetan, guztia lapurtua, 500 etxe propio kiskalita… 1500 familia donostiar kale gorrian, belaunaldi oso bat txaboletan bizitzen.
“Hainbat herrialdetatik soldadu boluntarioak zituzten tropa aliatuei abegi egitera joan zitzaizkien donostiarrak, pairatutako sufrimendua bukatua zitzaielakoan. Baina garaiko lekukoek biztanleen aurkako indarkeria garratzaren berri ematen dute: lapurretak, hilketak, suteak, bortxaketak hainbat egunetan. Aliatuen bonbardaketak Bretxako baterietatik jarraitu zuen, eta azkenik irailaren 8an frantsesek amore eman zuten, 59 egun setiatuta egon ondoren.
Sutetik apenas libratu ziren hogeita hamar bat etxe, Trinitate kalean, gaur egun Abuztuaren 31 deituan, hain zuzen agintari ingelesei ostatu emateko hautatu zituztelako. Santa Maria eta San Bizente elizek eta San Telmo eta Santa Teresa komentuek ere zutik iraun zuten; baina Plaza Berriarekin batera Udaletxea eta beraz erroldak, artxiboak, idazki mota oro suntsitu ziren, baita parrokietakoak ere.
Ehun milioi erreal baino gehiago galdu ziren, eta 1.500 familia baino gehiago eskean aritzera behartuta aurkitu ziren, goseteek, hotzak, malariak eta gaizki sendatutako zauriek jota zeudela, aurkitu ere. Nekez kalkula daiteke hildakoen kopurua. 1814ko otsailean Udalak zioen 1.200 baino gehiago izan zirela erasoaren ondorioz bizia galdu zuten bizilagunak. Pedro Antonio Arizpe epaileak, urte bereko maiatzean, 1.500 hildakoen kopurua adierazi zuen.“