Gaur Donostiako udalaren webgune berria

Gaur.donostia.org

Gaur jaio da Donostia Gaur, Donostiako Udalak sortzen dituen edukiak zabaltzeko, eta herritarrek dauzkaten kezka, iritzi eta iradokizunak zuzenean jasotzeko plataforma komunikatibo digitala. Sakon eta zabal jasoko du Gaur-ek Donostiako gaurkotasunaren berri. Informazioa ez ezik, albisteen testuingurua, analisia, dokumentuak eta beste medioetan izandako jarraipena jasoko ditu. Horrez gain, iritzirako tartea ere izango da. Egunerokotasunari lotutako albisteak izango dira webgunearen oinarria, baina bestelako edukiak ere eskainiko ditu, hala nola, Donostiako Udalaren zerbitzu publiko nagusiak. Eduki guztiak digitalak eta multimedia izango dira, eta sare sozialekin integratuta egongo dira.

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , . Gorde lotura.