1813-8-31n Donostia hiru alkate zeuden Miguel Antonio Bengoetxea, Manuel Gogorza eta Jose Inazio Elizalde, espetxekoa, erail zutena aliatuek abuztuaren 31n.
Miguel Antonio Bengoetxea alkatea, 78. lekukoa da, berak kontatzen du aliatuek nola lapurtu, jipoitu, mehatxatu zuten eta txiripaz bizirik irten zela Donostiatik. Bere semeak ere Rafael Miguel Bengoetxea, 26 urte, jasan zuen alaituen erasoa 31n, 5. lekukoa da eta zuzenean kontatu zuen. Bengoetxea Alkatea Zubietako bilera ospetsuetan egon zen astebete beranduago.
Manuel Gogorza 2. alkatea, Bengoetxeak kontatzen du berarekin egon zela Donostian 31n: Bengoetxeak: “…pasó, a una con el segundo Alcalde y un Regidor (Joaquín Bernardo Armendariz testigo 64), a la brecha a cumplimentar al señor General que mandaba las tropas del asalto, antes que S. E. hubiese entrado en la Plaza.”
Manuel Gogorza alkatea egon zen ere astebete beranduago Zubietako Aizpurua baserriko bilera ospetsuetan . Bere planaren arabera berreiki zen duela 200 urte gaur egun ezagutzen dugun Donostiako alde zaharra.
Joakin Bernardo Armendaritz zinegotzia (64. lekukoa) ere aliatuek lapurtu zuten abuztuaren 31n, alkateekin egon zen, testigantzek eta berak kontatzen du 64. lekukoa baita. Zubietako Aizpurua baserriko bilera ospetsuetan azaltzen da ere astebete beranduago.
Pedro Ygnacio de Olañeta, tesorero de la Ciudad, herido
Pedro José de Beldarrain, actual regidor, herido
Miguel Antonio Bengoetxea, Donostiako alkatea 1813-8-31, 78. lekukoa
Joaquín Bernardo Armendaritz zinegotzia, 64. lekukoa.