“1813ko uztailaren hasieran, duela 200 urte, Ugartemendia komandanteak Donostia hartzeko plana aurkeztu zuen, Gipuzkoako hiru batailoiekin eta Bizkaikoekin, aliatuek eutsita, eta egingo zuten jende gutxi galduta, Mota gaztelutik, zeren gaztelua hartuz gero, hiria menperatuta baitzegoen; lekua gazteluaren atzekaldea eta garaiak gonbidatzen zuen, gaztelua hartzeko, hiriarekin batera.”
Castaños jenerala zen Espainiako IV. armadako burua, Alava jenerala Espainiako ejerzito osoarena eta Wellington aliatuen agintaria (Espainia, Inglaterra eta Portugal), guztira Donostia eta Irun artean ehun mila soldadu.
Ugartemendiaren plana ez zuten kontuan hartu eta Gipuzkoako eta Bizkaiko batailoilak S. Martzialera bidali zituzten, Bidasoa aldera, Donostia propio utzi zuten soldadu ingeles eta portugesez inguratuta. Donostia aurreneko aldiz eraso zuten 1813-7-25ean, baina frantsesek eutsi zuten.
1813-8-31n Donostia suntsitu zuten, sarraski ikaragarria eginez, ehun mila soldadu aliatuekin inguratuta Donostia eta Irun artean.
(El proyecto indicado fue el plan que tenía dispuesto el comandante Ugartemendia, de ampararse (sic. por apoderarse) de la plaza de San Sebastián con solo los tres batallones de Guipúzcoa y los de Vizcaya sostenidos por loa aliados y lo hubiera verificado con muy poca pérdida de gente, desde el Castillo, pues amparándos de esta fortaleza ya la plaza estaba rendida; el sitio detrás del Castillo y el tiempo lo convidaban) para apoderarse del castillo al mismo tiempo que la plaza.
Pingback: Donostia aliatuek inguratuta duela 200 urte | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013