Donostiako piratek prentsaurrekoa eman dute 2013ko aste nagusia aurkezteko. Abuztuaren 10ean, txupinazoaren aurretik, Abuztuak 31 kalean aurten paratu duten Maritxu emakume eskultura berrian, omenduko dituzte duela 200 urte aliatuen sarraskia jasan zuten donostiarrak, honetarako Donostia sutan elkartea gonbidatu dute, eskerrik asko. Donostiako piratak.
Hirutxuloko hitza. , Berria, Naiz, Hamaika.tv
Donostiako piratak. Aste Nagusi Pirata Ezkila kapitaina eta Matti kaira iristen direnean hasi ohi dugu. Eguzkia sartzearekin batera txupinazoa botatzen dugu La Flamenka gunean. Aurtengo lehen berrikuntza da, horren aurretik,
1813ko hilketa, bortxaketa eta arpilatzea sufritu zuten eta sekula barkamenik eskatu ez zaien donostiarrei omenaldia egingo diegula. 200 urte dira gure historiako orririk beltzenetako bat idatzi zela eta orain arte urteurrenak tokatu direnean gertaera “ospatu” egin izan dute agintariek hemen, bai 50. urteurrenean Frantziarrengandik askatu zituztela aldarrikatuz, baita 1913an eta zer esanik ez frankismoan 1963an ere. Ez dugu inondik ere bat egiten ikuspuntu horrekin eta hemen gertatu zena denok jakin behar dugula aldarrikatzen dugu. Horretarako, abuztuak 10ean, Zuloaga plazan geratuko gara Piratok gaueko 21:00etan. Handik, kairuntz abiatuko gara eta bidean, Abuztuaren 31 kalean omenaldia egingo dugu 1813 Donostia Sutan elkarteko kideekin batera.