Wellington, Graham, Alava, Castaños, gerra kriminalak. Hirutxuloko hitza

Gerrako kriminalak. Xabier Arzelus. Hirutxuloko hitza.

Donostia 1813 2013 genozidioa

Datorren Abuztuaren 31an beteko dira bi mende ustez “aliatuak’’ zirenek Donostia ia erabat suntsitu zutenetik. Gaur arte, gertakizun haiek oroitzeko antolatutako ekitaldi berezietan- 1863, 1913 eta 1963 urteetan prestatutakoetan, bereziki- militarrak izan dira protagonista eta mende t’erdi behar izan dugu dinamika hori hausteko. Nire aburuz, heldu zaigu donostiarroi gertakizun haietan goi mailako militarrek izan zuten jarrera salatzeko garaia. Wellington, Graham eta Castaños izan ziren, hain zuzen ere – historialari askok diotenez- sarraski izugarriaren erantzule nagusiak. Wellington eta Graham britainiarren kasuan, Donostiako populazioaren aurka indarkeria handienak egin zituzten soldadu britainiar eta portugaldarren egintari nagusiak izan zirelako eta, Castañosen kasuan, espainiarren “aliatuen’’ basakerien aurrean itsuarena egin zuelako. (jarraitzen du)

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.