Donostia 1813 boterea eta loria. Angel Rekalde

Boterea eta loria. Angel Rekalde. Nabarralde

Donostia_1813Maiatzaren erdialdean, Donostiako San Telmo museoan dokumental bat aurkeztu zen, Donostiak 1813an aliatuen eskutik jasan zuen sutea eta suntsiketa azaltzen zuena: 1813. Donostia, hiru inperioren biktima. Galderen txandan, militar espainol batek hartu zuen hitza, haserre: “Hitz egin duzue hildako biztanleez, bortxatutako emakumeez… Gauza horiek gertatzen dira gerretan… Baina non geratzen da frantsesak botatzeko borroka egin zuten soldaduen loria? Non daude setioan hil ziren milaka horiek? Zergatik ez dituzue aipatu gudu-zelaian adorea erakutsi zuten gizonak?”

Jakina, ikuspuntu bat da hori. Eta ez zen kontakizunean agertzen. Donostian abuztuaren 31n gertatutakoari buruzko dokumentalean ez zen halako memoriarik, baliorik edo kontsideraziorik jasotzen. Egia esateko, ikerketa historiko honen abiapuntua hiriaren erreketa eta arpilatzetik bizirik atera zirenen lekukotasunak izan dira gehienbat. Adibide bat ematearren, on Jose Ramon Etxanike Presbitero Benefiziodunak sinatutako lekukotza dugu: “irailaren lehen egunean, goizeko hiru t’erdiak aldera aliatuen soldadu batzuk ikusi zituen, Mitxelena alkate jaunaren etxearen ondoan itxita zegoen ataria aizkoraz puskatzen; bertara sartu eta hirugarren solairuko gelari su eman zioten. Berehala dantzan hasi ziren sugarren argitan, eta ez ziren etxetik irten suak nahikoa indar hartu zuen arte. Ezin du esan zer-nolako erregaia erabili zuten, baina bai gelatik irteten zen kea lodia eta sufrearen kolore iluna zuela, eta gaineratu du entzun ziela esaten soldaduei eta baita ofizialen bati ere Castaños jaunaren agindua zutela hiria suntsitzeko edo biztanle guztiak akabatzeko, eta horren froga dira, lekukoaren ustez, soldaduen artean uztailaz geroztik esaten direnak eta haien asmoak”. (Jarraitzen du)

Kategoria: 2013 Etiketak , , , , , . Gorde lotura.