Fito Rodríguez da “Napoleon garaiko gerrak eta 1813ko Donostiako suntsiketa” ikastaroaren zuzendaria. Kurtsoa abuztuaren 19an, 20an eta 21ean emango da Miramar Jauregian. Hizkuntza ofiziala euskara izango da.
Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, eta izen ematea Uda Ikastaroen web orriaren bidez egin daiteke.
Programa: “Napoleon garaiko gerrak eta 1813ko Donostiako suntsiketa“
Zuzendaritza: Fito Rodriguez
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Donostia / San Sebastián.
UPV/EHU.
Lekua: Miramar Jauregia. Donostia / San Sebastián.
Helburuak: Egungoa ulertu ahal izateko historiaren garapena eta haren hausturak ezagutu beharra dago. Donostiako suntsiketa adibide, garai napoleonikoek ekarri zuten Europa berriaren aztarnak aztertuko ditugu.
1. Orduan gertatutakoa ikertzeko egun erabili ohi diren indusketa sistemak Arantzadi Elkartearen bidez ezagutuz.
2. Orduko gerra hausturak ikertuz adituen esku.
3. Garaiko giro kultural eta ideologikoa aztertuz.Donostiako Suntsiketaren bigarren mendeurrenean, efemerideaz haratago sasoi hartan sorturiko gizarte ekimena dugu egungo Donostiaren oinarria eta, beraz, gertaera hauei kasu eginez, Donostiako egungo egitura (hala hirigintzan nola gizarte bizitzan ere) hobeto ulertarazten saiatuko gara. Donostiako Udala: Bigarren Mendeurrena 1813-2013-ren lankidetzaz
Matrikula prezioa: maiatzaren 31ra arte: 80 euro.
. Ekainaren 1etik aurrera: 92 euro. Hizkuntza ofiziala: eus
Matrikulatzeko eta beka eskatzeko prozedura
Matrikula egiteko informazio orokorra, hiru modutara lor daiteke: 943 21 95 11 telefono zenbakira deituta, udaikastaroak@ehu.es helbide elektronikora mezu bat bidalita, www.sc.ehu.es/cursosverano web orrian. Matrikula bete ondoren, ikastaroaren zuzendariari izen-abizenak bidali behar zaizkio hona: fito.rodriguez@ehu.es. Hori eginda, matrikularen erdia ordainduko diete parte hartzaileei.
Pingback: Donostia 1813 ikastaroa hasi da Miramar jauregian | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013