Meza Donostia 1813 sarraskia S. Bizente elizan

Meza Donostia 1813 sarraskiaren 200. urteurrena oroitzapena S. Bizente elizan Donostian, kanpaiak eta udal txistulari banda, Donostiako orfeoia, Zubieta 1813-9-8 aktak irakurri, udal aukeraketa 1813-9-19an (Mitxelena 1. alkatea) eta 2013ko Zubietako bigarren mendeurreneko akta ere irakurri dira. Tomas Aragues-en ereserki berria “Suak bizirik dirau” eta Aleluia abestu ditu Donostiako orfeoiak.
0.- Kanpaiak eta udal txistulari banda
1.- Donostiako orfeoia harrera
2.- Zubieta aktak 1813-9-8
3.- Udal aukeraketa 1813-9-19
4.- Zubieta akta 2013 bigarren mendeurrena
5.- Zortzikoa Donostia 1813
6.- Tomas Aragües ereserkia, Suak pizturik dirau, Donostiako orfeoiak abestuta.
7.- Aleluia. Donostiako orfeoia.
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=1Q3nimboRrc&w=420&h=315]
6.- Tomas Aragües ereserkia, Suak pizturik dirau, letra Beñat Gaztelumendi.SUAK PIZTURIK DIRAU Donostiako 1813ko sutearen bigarren Mendeurreneko himnoaDonostia 1813-8-31
-1-
Berrehun urtetatik
heldu gara hona
hiri bat ez delako
bi etxe, lau horma
hiri bat osatzen da
pertsonaz pertsona
goizero emateko
bizitzaren forma.
-2-Donostia 1813 2013 genozidioa
Nola Kontxak korronte
berria dakarren
udazkena loretan
dago Miramarren
belaunaldi berriak
baitatoz pozarren:
suak pizturik dirau
kea joan arren.

Donostian bizitza
dator aparretan
txingarra bizi baita
orduko garretan.

Kategoria: 2013 Etiketak , , , , , , , , , , , . Gorde lotura.