Donostia 1813 berreraikuntza genozidioa ezkutatzeko mitoa

Donostia1813 berreraikuntza, genozidioa ezkutatzeko mitoa.Donostia 1813 berreraikuntza

1813an aliatuek (ingeles, espainiar, portugesak guztira ehun mila soldadu)  Donostia propio etxez etxe erre aurretik 600 etxe zeuden, sei mila pertsona bizi ziren harresi barrenean, erre ostean 1813-8-31n, 35 etxe besterik ez ziren gelditu eta 300 biztanle (urrian).

Aliatuen erasoaren ondorioz (erailak, gaitzak, hotza, gosea) bi mila donostiar hil ziren 1813-1814an garaiko udalaren arabera.
Donostia 1813 historia laburpena.  Berreraikuntzaren inguruan bada aipatzen ez den datu garrantzitsu bat, Espainiako gobernuak ez zuen baimenik eman berreraikitzeko aurreneko hiru urtetan (donostiarrek protestatu zuten), Donostia plaza militarra izan zen 1863ra arte eta militarrek agintzen zuten.  Behartzen zuten etxe berriak edukitzea ur putzua eta bonben aurkako sotoa (S. Jeronimoko liburutegia bezala) eta praktikan debekua zen oso garesti  eta ezinezkoa zelako (1816-10-1 arte). Ondorioz, suntsiketaren ondorengo lau urte igaro ondoren, bakarrik 67 etxe (700 pertsona) berreraiki ziren, 26 ilegalak, guztira hirian 100 etxe (35 erre gabeak, Ugartemendia 1817), gehienak militar espainolek okupatuak. Bi mila donostiar 200 familia 155 txaboletan bizi ziren.

1839an karlista guda bukatu zenean, artean 200 etxe berreraiki gabe zeuden Donostian (Luzuriaga), alegia, 25 urtetan 400 etxe berreraiki ziren, urtero 20 bat etxe, 200 pertsonentzat bakarrik, “berreraikuntza” donostiar askoren bizia kosta zen desastre hutsa. Ondorioz bi mila donostiarrak txaboletan bizi behar izan zuten urte luzetan, belaunaldi oso bat… txaboletan. (jarraitzen du)

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.