Donostia Koro Andra Mari basilikako organoa lapurtu zuten duela 200 urte, gaur kontzertua

Andre Maria basilika organoa DonostiaDonostia 1813: Koruko Andra Maria basilikako organoa lapurtu zuten gaztelua errenditu ostean 8. egunean 1813-9-8an

eus.organosantamaria.org/

1813an Koruko Andra Maria basilikaren organoa,lapurtu zuten, Zubietako bilerak izan ostean (1813ko irailak 8 eta 9) eta gaztelua errenditu (1813-9-8) ondoren, 8. egunetik aurrera; “aliatuen” lapurreta, Donostian zegoen guztia ostu arte iraun zuen, bi hilabete alegia, iraila eta urria.

Lapurketaren 200. urteurrenaren kontzertua gaur 2013-9-28:

Santa Maria Basilikako hiru organo-jotzaile titularrek kontzertua eskainiko dute irailaren 28an, larunbatean, Cavaillé-Coll organoaren 150 urteak ospatzeko. Loreto Aramendik, Ana Belén Garcíak eta Alize Mendizabalek 20:00etan joko dute Basilikan. Kontzertuaz gain, Basilikako Cavaillé-Coll organoari buruzko aurkezpen multimedia bat egingo da, bere historia, bere barnea eta bere bizitzari buruzkoa.

Organoa Cavaillé-Coll Pariseko etxeari eskatu zitzaion, XIX mendeko Santa Marian zegoen organo zaharra ordezkatzeko. 1863ko ekainaren 20an entregatu zuten. 150. urteurrena dela eta, aurten Basilikako Cavaille-Coll Organoaren Lagunen Elkarteak hogei bat kontzertu antolatu ditu Donostiaren erreketa, suntsiketa eta berreraikuntzaren Bigarren Mendeaurrenaren oroitzapenerako programazioaren barne. Kontzertuaren egitaraua:
César FRANCK (1822-1890) konpositorearen lanen kontzertua:

– Pièce Héroïque……….. Loreto Aramendi
– Fantaisie in A major…. Ana Belén García
– Final……………………..  Alize Mendizabal

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , , , , , , . Gorde lotura.