Plaza Berria (Konsti) berreskuratzeko proposamena. Irutxuloko hitza. Gaur Konstituzio Plaza bezala ezagutzen duguna, duela 200 urte plaza Berria izena zuen. Donostia Sutan 1813-2013 elkarteak antzinako izena berreskuratzeko eskaera egin dio Donostiako Udalari, “herritarrek jarri zuten izena berreskuratzeko”. IRUTXULOKO HITZA Josean Catalanekin izan da, eskaeraren berri emateko. Biharko papereko edizioan erreportaje osoa argitaratuko dugu; bitartean, hona hemen aurrerapen bideo bat.
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=iBj36_qZMxs&w=420&h=315]
Donostiako plaza Berriak (Konsti) lau metarrietan (mugarriak) idatzita du bere izena beirazko tuboetan 1817tik. 1722an izendatu zuten plaza Berria, zaharra zegoelako eta dagoelako gaur egun ere Bulebarrean Kale Nagusia eta S. Jeronimo artean arkupe eta guzti, nahiz eta 1813an suntsituak izan ziren.