Plaza berria. Beñat Gaztelumendi. Gaur8
Beñat Gaztelumendi | Bertsolaria. Kale garbitzaileek garbitu berri dituzten baldosen artean bezperako egunkari orri bustiren bat ezkutatzen da oraindik, norbaitek memoriarik gabeko mundu honetatik erauziko ote duen beldurrez. Lehendabiziko terrazetako aulkiak askatzen ari dira beren katezko loturetatik; laster eseriko dira turistak eta bertakoak sonbrilla baten gerizpera. Eta nik ere nahiko nuke; batzuetan nahiko nuke denbora haizea bezalakoa izatea, arrastorik utzi gabe alde egitea, baina ezin dut; ahotsak entzuten ditut nire barruan, saiatzen naiz nire baitako plazei ere izenak aldatzen, “Konstituzio plaza” zenari “Plaza Berria” deitzen, adibidez, baina gaur ezin dut; historiak izenak baino utzi ez dizkigun gaur honetan ezin dut irakurri, entzun besterik ez. (Jarraitzen du)