Donostiako udalak 1813ko sarraskiaren 79 lekukoen testigantzak euskaraz argitaratu ditu 200 urte eta gero. Zorionak

79 testigantza Donostia 1813Donostiako udalari bakarrik 200 urte kosta zaio 1813ko sarraskiaren 79 lekukoen testigantzak euskaraz argitaratzea. Zorionak. Gaur.
Donostiako udala 1813-2013

Donostia 1813ko 79 lekukoen testigantzak euskaraz.

Donostia erre eta suntsitu ondoren hiria berreraikitzeko ebazpenaren Bigarren Mendeurrenaren baitan, Donostiako Udalak gertatutakoa argitzeko 1813an 79 donostiarrek eman zituzten testigantzak argitaratu ditu.

Jatorrizko testigantzak Donostiako Udal Artxiboan gordetzen dira. 1993an Luis Murugarrenek gaztelaniaz bildu zituen 1813, San Sebastián incendiada: británicos y portugueses, Donostiako Aurrezki Kutxa-Kutxa Munizipalak, 1993an argitaratutako liburuan. Orain lehendabiziko aldiz euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dira dokumentuak. Edorta Agirrek egin du itzulpena.

Testigantzak, gainera, Bigarren Mendeurrenaren web gunean kontsulta daitezke, non Zubietako Aktak ere irakurgai dauden, efemeride hau dela eta.

Kategoria: 2013 Etiketak , , , , , . Gorde lotura.