Berrehun ta bi urte badira
hiria erre zutela,
abuztuaren azken eguna
suertatu zen itzela;
sartu zirenek ongi zekiten
han dena zilegi zela
bizilagunak, aldiz, pentsatuz
lagun gisa zetozela
su ederrekin jarri zioten
Donostiari eskela.
Ingeles, luso, Españakoak
armada sendo, zailduak
Donostiako bazter guztiak
zituzten utzi ulduak;
andrak bortxatu, gizonak erahil
beste denak abailduak,
neurtu ezinak lirateke gaur
egun haietan galduak
garai hartako zauri sakonak
jarraitzen dute solduak.
Bende hartzea aitzaki hutsa
helburua zen zigorra
agindu zuten hiri zahar hura
zezaten guztiz izorra;
baimen horrekin prestatu zien
hiltzaile haiei alorra,
sarraskiaren ondoren, baina,
geratu zen itsu, gorra,
Españak dauka gaur egun ere
Donostiarekin zorra.
Doiñua: Gure aurreko guraso zaharrak
Donostia 2015ko Abuztuak 31
Trunboi
Pingback: Oroituz (Donostia 1813 sarraskia) | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013