Inglesak dohan zien frantsezei
jarri urrezko zubia
biztanle gaixo haientzat, baina,
urri aterpe, ogia
bizileku zen hiri koskorra
bapatean hilobia
zenbat ahalegin gaurko jauntxoek
estaltzen hoben argia
danbor hotsetan adi daiteke
gezurraren melodia.
II
Ikustekoa hemeretzian
Sanbizenteko eszena
apaiz, militar, alkate eta
atzean herri gehiena,
LA PEPA deitzen zuten legedi
oker haren onarpena
zinaraziaz Españak zien
foruei sartu eztena,
zer dela eta goraipatu gaur
guretzat ona ez zena?
DOIÑIUA: Gure aurreko guraso zaharrak
Donostia 2017-09-07
Trunboi
Pingback: Oroituz (Donostia 1813 sarraskia) | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013