Jose Antonio Azpiazuren liburu berria. Donostia.org
Aurten 200 urte dira Donostia 1813ko udako zorigaiztoko gertakizunetan suntsitu zela. Tropa aliatuek arretaz piztutako sute baten bidez Donostia erraustu zuten (orduan hirian ziren 600 etxebizitzatatik 36 soilik gelditu ziren zutik). Bortxaketa masiboak, hilketa-oldeak eta harrapaketak saltoki eta etxebizitzetan, azken finean, biolentzia eszena izugarriak biztanle babesgabeen artean terrorea piztu zutenak.
Jose Antonio Azpiazuk “1813. Crónicas donostiarras” ikerlan garrantzitsua idatzi du, Donostiaren sutea, suntsiketa eta berrikuntzaren Bigarren Mendeurrena dela eta. Ttarttalo Argitaletxeak argitaratu duen lan honetan, duela 200 urteko gertakaria aztertzen du orain arte ezezaguna izan den informazioa eskainiz.
Otsailaren 27an aurkeztuko da 11:00etan Alde Zaharreko elkar aretoan (Fermin Kalbeton kalea).