Bortxatzaile ingelesen hilerrian 5 eskeleto. Gara

Aranzadi.

Bost soldaduren gorpuzkiak aurkitu dituzte Urgulleko indusketetan. Gara
Donostia.org
Ingelesen hilerria bloga

Zer egin dute 1813ko bortxatzaile ingelesen plakarekin?

Donostian gaur egun ez dago monumenturik ez plakarik, ezer ez, gogoratzeko 1813ko genozidioaren biktima donostiarrak, 1.600 erailak, neska bortxatuak, hiri osoa lapurtua, eta 600 etxe propio kiskalita, baina, badago 1813ko bortxatzaile ingelesen hilerria plakan ikusten den bezala:

“1808-1814 Honor a los héroes que sólo dios conoce 1836-1838″
“1808-1814 Honour to the heroes known only to god 1836-1838″
Bortxatzaile ingelesen hilerria 1813
Hemen ote daude ehortzita 1813an Donostia bortxatu, lapurtu, erail eta kiskali zutenak? Neskak Olabe 71 RGB

Non daude 1813an egunetan bortxatu zituzten neska, emazte, emakume eta amona donostiarrak? Hau ez al da bortxatzaileen, lapurren, eraileen, eta suemaileen apologia? Non daude hauen biktima donostiarrak?

Donostia.org

“Hainbat herrialdetatik soldadu boluntarioak zituzten tropa aliatuei abegi egitera joan zitzaizkien donostiarrak, pairatutako sufrimendua bukatua zitzaielakoan. Baina garaiko lekukoek biztanleen aurkako indarkeria garratzaren berri ematen dute: lapurretak, hilketak, suteak, bortxaketak hainbat egunetan. Aliatuen bonbardaketak Bretxako baterietatik jarraitu zuen, eta azkenik irailaren 8an frantsesek amore eman zuten, 59 egun setiatuta egon ondoren.

Sutetik apenas libratu ziren hogeita hamar bat etxe, Trinitate kalean, gaur egun Abuztuaren 31 deituan, hain zuzen agintari ingelesei ostatu emateko hautatu zituztelako. Santa Maria eta San Bizente elizek eta San Telmo eta Santa Teresa komentuek ere zutik iraun zuten; baina Plaza Berriarekin batera Udaletxea eta beraz erroldak, artxiboak, idazki mota oro suntsitu ziren, baita parrokietakoak ere.

Ehun milioi erreal baino gehiago galdu ziren, eta 1.500 familia baino gehiago eskean aritzera behartuta aurkitu ziren, goseteek, hotzak, malariak eta gaizki sendatutako zauriek jota zeudela, aurkitu ere. Nekez kalkula daiteke hildakoen kopurua. 1814ko otsailean Udalak zioen 1.200 baino gehiago izan zirela erasoaren ondorioz bizia galdu zuten bizilagunak. Pedro Antonio Arizpe epaileak, urte bereko maiatzean, 1.500 hildakoen kopurua adierazi zuen.

Kategoria: Uncategorized Etiketak , , , , . Gorde lotura.

1 Response to Bortxatzaile ingelesen hilerrian 5 eskeleto. Gara

  1. Pingback: Donostia 1813 historia data batzuk | Donostia su 1813 kultura 2013

Iruzkinak itxiak daude.