Filma udaletxeko fatxadan. Donostia.org
Ikus-entzunezko emanaldi aitzindari eta abangoardiako batek hiriaren suntsiketa eta berreraikuntza irudikatuko ditu Alderdi Ederren, Bigarren Mendeurrena dela eta. Larunbatean, ekainak 29, estreinatuko da, eta ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an berriro eskainiko da, eguneko hiruna emanalditan: 22:30, 23:00 eta 23:30 orduetan. 176.000 lumenek, udaletxeko fatxadan proiektatuta, errealismo eta bolumen sentsazio biziak sorraraziko dituzte, mugimendu-efektuak eta guzti. Honen antzeko zerbait Santiago 2012:
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=uWi44jKQUjc]