Donostia 1813 bortxaketak emakume txiroentzako zigor gehigarria. Nagore Irazustabarrena. Argia.
1813ko abuztuaren 31ko gau hartan donostiar guztiek jasan zituzten kolpeak, tiroak, arpilatzea… baina emakumezkoek pairamen gehigarria jaso zuten: sistematikoki bortxatu zituzten.
Testigantzen pasarteetan adibide batzuk jaso ditugu, baina bortxatutako emakumeen izen-abizenen zerrenda (eta anonimoena) luzea da: Francisca Bengoetxea, Ezeiza merkatariaren neskamea, Pedro Ignacio Olañetaren bi ezagun, Antonio Irigoienen koinata, Cardon alargunaren 16 urteko neskamea, Jose Antonio Agirrebarrenaren neskamea…; tiroz hil berri zuten amaren gorpuaren gainean bortxatu zuten 14 urteko neskatoa; 76 urteko andrea 12 soldaduk bortxatu zuten…