Donostia 1813 1. urteurrena sarraskiaren biktimak oroitzeko hileta monumentu bat (katafalkoa) eraiki zuten Andre Maria basilikaren erdian eta inskripzioak euskaraz idatzi zituzten, duela 200 urteko euskara.
1814-10-18an Gipuzkoako Batzar Nagusian erabaki zen betiko ospatzea Abuztuaren 31ko urteurrena; Hiriko Elizen Kabildoak eta Kontsulatuak erabaki bera hartu zuten, Aita santuaren Bula bat ere lortu zen eta lehen urteurrena ospatu zen ospe handiarekin 1815. urtean.
Manuel Sagasti jaunak, jatorriz hirikoa, konposatu zuen horretarako Requiem Meza, katafalko bat paratu zen Andre Maria parroki elizaren erdian, inskripzioak latinez eta gazteleraz idatzi zituen Joaquin Antonio del Camino eta Orella jaunak eta euskaratu zituen ere hiriko beste seme batek, Ramon Diego de San Antonio eta Chorroco jaunak, San Frantsisko Ordenaren predikatzaile nagusia eta hiri harresitik kanpoko Jesus konbentuko zaintzailea. Diego jauna berak hileta otoitza esan zuen ospe handiko ekitaldian. Katafalkoan idatzitako inkripzioak:
1 Ezpata, bala eta garraz bizia galdu zuten seme maiteai, beren ama Donostiac, ezker on ta amoriozco oroipena.
2 ¡Gau triste artaco desoreac ta surgaitzac norc ezan alitzakean!
3 Alde guzitara negar errukigarria beldurra ta izua, ta eriotza gogorra.
4 Chit anziñatic asco zetzakean uriac, lurra jodù.
5 Onen ateac porracatuac, sazerdoteac negarrez, birjiñac itzuskituac, eta bera beteric samintasunez.
6 Fernando erregeari, beti leyal izandudan Donostia, ondatu dute.
7 Feniz ederraren antzera berriró dator pistutzerá.
8 Ona nola gaitz gabeac ill diran
9 Ill diran nere erritar maiteac gatic negar egitez ez naiz aspertuco.
Latinez eta gazteleraz ere idatzi zituzten.
1817-8-26an, plaza berriko metarrietan ere idatziak euskaraz, latinez eta gazteleraz sartu zituzten.
Pingback: Euskara Donostia 1813 | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013