Donostiako plaza Berriak (Konsti) lau metarrietan idatzita du bere izena euskaraz 1817tik ia 200 urte

Plaza Berria 1817 metarriak1817-8-26an Donostiako plaza Berriko (Konsti) lau metarrietan (mugarriak)  idatzi zuten euskaraz:

“Suntsitutako Plaza Berria bigarrenez oinarrietatik eraikitzen hasi zen  Jainkoaren faborearekin, Donostiako hiriaren erdian, MDCCCXVII grazia urtean…”

1817tik Donostiako plaza Berriak lau metarrietan idatzita du bere izena euskaraz, alegia, plaza Berria. Erraza da konprobatzea zulatu eta metarriak atera. Plaza Berria 2. inagurazioa 1817-8-26an.

Donostiako plaza Nagusia gero Zaharra, gaur egun ere dago Bulebarrean, Narrika eta kale Nagusiaren artean arkupe eta guzti, hau da plaza zaharrena.

Donostiako plaza Berria eraiki zuten 1722an, Hercules Torrelli militar ingeniari famatuak egin zuen diseinoa, udalak Enbeltran eta Amasorrain kaleetan zeuden eraikin guztiak erosi eta suntsitu zituen plaza Berria eraikitzeko, 1813-8-31n aliatuek erauzi zuten.

Donostian 1813-8-31n aliatuen sarraskiarekin batera plaza Zahar eta Berriko eraikin guztiak suntsitu zituzten, gainontzeko etxe gehienak bezala, garaiko Ugartemendiaren planoetan ikusten den moduan.

Donostiako plaza Berriko bigarren inaguraketa 1817-8-26an egin zuten euskaraz, udalak erabaki zuen berreraikitzea herri diru eskaera egin eta 53.000 erreal lortu; egun horretan batzar irekia egin zuten plaza Berrian, udalbatza osoa Jose Maria Soroa alkatea izanik, obretako junta, kleroa, kontsulatua eta guarnizioko aginteak eta ofizialak. Errege dantza, eskudantza nagusia, bere aurreskua eta atzeskuarekin dantzatu zituzten.

Plazaren erdian jarri zen estalitako mahai bat, landutako zilarrezko eskribautza baliotsua atonduta damasko zoragarriarekin, hiriko armen zigilua, mahaiaren apaindura zilarrezko lau argimutil handi kasurako beste berezko objetuekin, guztia gustu delikatu eta dotoretasunez.

Behin, mahia inguruan saio publikoan Udala eseri ostean, herriak isiltasun begirunetsuena gordetzen zuen bitartean, idazkariak hitz argiarekin hurrengo akordioa irakurri zuen:

“Donostiako hiri oso noble eta oso leialeko Udalak, jaunaren erregealdiaren loriarako on Fernando VII Borboiko, eta auzoen erabilgarritasuneko, hiri honetako plaza nagusia berreraikitzea erabaki du.”

Ondoren arkuetako eraikuntza zuzentzen zuten hiru maisuak aurkeztu ziren, eta Udalari adierazi zioten plazako metarriak prest zeudela. Korporazioak plazako lehen harriak jartzeari ekin zion, segizioa eta herria joanez plazako lau angeluetara; eta auzo harren sentimenduak geroari adieraztea desiratuz, zein 1813ko sute eta arpilatzearen ondorioz erabat babesik gabe gelditu baitzen, erabaki zuen metarrietan jar zezaten beirazko tuboetan sartuta, beste gauza batzuen artean, bi idazki bitelan (larru papera) euskaraz, latinez eta gazteleraz, testua izanik jarraitzen duen bezala:

“Donostiaco godartari Santu andia Sebastian martiri doatsua, eta zuec, uri onetaco Aingeru zaitzalleac lagunzayezute emengo gende-en nai-izateai, eta zuen amparuan abiatzendan Plaza au eguizute zoriongui acabatu dedin eta zuec ceroc emen bertaco acheac osoric ata sendo secula ascoan zaitiraundu. Milla zortzi eun eta amazazpi-garren urtean.”

 

“Suntsitutako Plaza Berria bigarrenez oinarrietatik eraikitzen hasi zen  Jainkoaren faborearekin, Donostiako hiriaren erdian, MDCCCXVII grazia urtean, Espainian erreinatuz zorionean on Fernando VII Borboikoak, arkitektoa izanez on Manuel de Ugartemendia, neurtuz 205 oin luzera, 132 zabalera eta hogeita sei mila kuadroan.”

Beraz, Donostiako plaza Berriak lau metarrietan idatzita du bere izena euskaraz, alegia, plaza Berria 1817tik. Erraza da konprobatzea zulatu, metarriak atera eta irakurri beirazko tuboetan idatzita dauden dokumentuak.

Iturria Gipuzkoa kultura.net.

Jose Bizente Etxegaraik bertsoak egin zituen egun honetan plaza Berria metarriak.

2
Atzo goiz beranduban
Donostiko erriyan
ekusgarririk asko
zan plaza berriyan:
alkiyak ipiñirik
inguru guztiyan,
agintariyak zeuden
jarririk erdiyan.

8
Konzejuko etxeak
beteko du urrena
gure plaza berriko
alde laugarrena:
zimenduak sendoki
egiñik aurrena,
izango da erriko
lanik ederrena.

Plaza Berria da nere izena. Josu Tellabide
Plaza Berria Donostia

Kategoria: 2013 Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.