Donostia 1813 kale izendegia Donostia.org
1813an Gipuzkoako biztanleen % 7,5a bizi zen Donostian. Garai horretan ez zen probintziaren hiriburua. 1854 urtera arte hiriburutza aldatzen zen korrejidorearen bizilekuaren arabera. Donostiako 9.104 biztanleak batzuk harresi barruan eta beste batzuk harresiz kanpoko auzoetan bizi ziren. Harresitutako hirian 30 bat kale, kalezulo, enparantza eta plaza txikiak zeuden. Puiu edo Apaiz kalea zen kalerik luzeena. Kaian hasten zen eta Zurriolan bukatzen zen. 1813an, harresi barruko hirian 508 bat etxe zeuden eta 5.488 biztanle erroldatuta, horietatik 761 ume. Hiria gainpopulatuta zegoen.
Hauek ziren hiriko kalerik nagusiak:
– Kaiaurreko kalea
– Aingeru kalea
– Kanpandorre kalea
– “Callejuela de Munua” deitua
– Perujuantxo kalexka
– Kale Nagusia
– Eskotilla kalea
– Esnategi kalea edo gaztelaniaz Narrica
– San Juan kalea, gaztelaniaz “calle de los Toneleros” ere deitua
– Zurriola kalea
– San Telmo kalea, gaztelaniaz “calle de la Trinidad” deitua
– Ikatz kalea, gaztelaniaz Juan de Bilbao deitua
– San Bizente kalea
– Kartzela kalea edo Iñigo kalea
– Plaza Berria
– Puiu kalea edo Apaiz kalea edo Bildosola/Diosala kalea, gaztelaniaz Puyuelo deitua
– Esterlines kalexka, gaztelaniaz Pescadería ere deitua
– Lorenzio kalea edo Asto kalea (gaur egun San Lorenzo)
– Aza kale zaharra, gaztelaniaz Enbeltran deitua
– Atotxa kalea, gaztelaniaz Iguera edo Higuera deitua
– Ureta kalexka edo Falkorena
– Santa Ana kalea
– Injente kalea, gaztelaniaz “Calle del Cuartel (de san Roque)” ere deitua
– Plaza Zaharra
– Putzu kalea
– “Plaza de los Herreros” deitua (Errementarien plaza)
– “Plazuela de Santo Domingo” deitua (euskaraz Kañoieta izena hartuko zuena)
– Kartzelaren kalexka
– Santa Maria kalea
– Amezketa dorrea
– Kuartelaren dorrea
Pingback: Euskara Donostia 1813 | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013