Donostia 1813: Tratu doilorra. Bertso berriak Trunboik jarriak

Donostia 1813Donostia 1813: Tratu doilorra

I
Mila zortzireun ta
hamairugarrena
Donostiak jasoko
zuen ondamena,
klarin hotsa seinale
hilketak aurrera
ta guztiz erretzeko
Españak ordena.

II
Ustez etsai zirenak
Urgullen eroso
txalo joka zetorren
herria eraso,
gaixoak arma gabe
ta jipoia jaso
beraiek zein hiria
ziren ta arazo.

IV
Mende bukaera zen,
agintzen Frantzia,
libertate garaia
ez zuten ahantzia,
Tratua egiteak
zuen garratzia
berriz eskuratzeko
independentzia.

V
Hemengo zin egite
eta hitzarmena
bizkarrean zaztada
gezur putsa dena,
itun horrekin ez zen
fio Mitxelena
nahiz ez zuen asmatu
gero zetorrena.
Doiñua: Oraingo Errenderi
III
Arazoa zetorren
aurreko mendetik
Frantzia Gipuzkuan
sartu zen unetik,
elkarbizitzak, baina,
bazuen onetik
muga, behintzat, urruti
jarri zen hemendik.
VI
Madrilek ez zuen nahi
Gipuzkua galdu
honen truke irla bat
Frantziari saldu,
mendeku nahia zuen
gurera zabaldu
eta Donostiarrak
gorrotuz zapaldu.

VII
Mila eta seireun
hildakoz ordaina
horrela portatu zen
gurekin España,
eta ez dute nahi
aipa dadin baina,
hura genozidio
latza alajaina!!!
X
Españak goresten du
maiz demokrazia!?!
non da egiari zor
zaion justizia?
erreparazioa
ongi merezia?
ez dugu ahaztu eta
orduko auzia.

VIII
Indar mehatxuz zuten
LA PEPA ezarri
euskaldunontzat ez zen,
berriz, fidagarri;
Fernando ezkututik
potere egarri
eta Madrilen bizkor
zen agintzen jarri.
XI
Ordaintzeke daukate
gurekiko zor bat
oroitu Donostia
Gernika orobat,
hiri biak erreta
erailak zenbat !
zer behar da joteko
genozidiotzat.
Doiñua: Oraingo Errenderi
IX
Triskantzak ez du bete
iraungitze data
humanitatearen
aurkakoa da ta
batzuk aldiz, sinesgaitz,
Españia bata
etxean ere asko
ezin da aparta.
XII
Ez gera isilduko
ez dugu etsiko
egin behar duguna
lagata etziko,
auziari biderik
ez zaio itxiko
oroimena bizirik
dugu ta utziko.

Kategoria: 1813, 2019 Etiketak , , , , , . Gorde lotura.