Oroituz
Berreun ta bost urte estaltzen
hiriaren suntsiketa
zerbait txar badu ezkutatzeko
su, erail ta bortxaketa
hain txarra al da gaur ematea
historiari arreta?
Zertarako gogoeta
Hura urrun dago eta?
II
Badirudi gaur arazo hori
txatxarkeri hutsa dela
hola pentsatzen duena, berriz,
faltsua edo ergela,
norberarena den historia
baztertu ahal da horrela?
Batzuen garun ustela !
Tokatu zaigun fardela !
III
Horrek baduke zer ikusirik
general Castañosekin
tropa burua zen aldetikan
agindu zien zer egin
biztanleria zen jomuga ta
gogotsu zioten ekin.
Ibili Españarekin !
Ez onura ez etekin !
IV
Lotsaz beterik, etsiak jota
bizirik iraun zutenak
ez zuten inon babeslekurik
ezta nork arindu penak
etorkin gaixo euren herrian
etorkizun gabe denak.
Madarikatu alenak !
Ihesbideak etenak !
V
Urte askotan hondamendia
begibistan zen geratu
berreraikitze lana berandu
zen Madrildik bideratu
asmoa, berriz, arrotzez bete
bertakoak kaleratu.
Zenbat jaun madarikatu
hemen direnak finkatu !!
VI
Horrela ledin nahi duten arren
hauek ez dira leiendak
berreraikitzen aritu ziren
andre zein gizon zerrendak
zama buruan ordu luzetan
gauerako kanpin dendak.
Auzoan janari dendak.
Ken begietatik bendak.
VII
“LA PEPA” rena kontu bitxia
ta guretzat kaltegarri
Españak zuen bere menpeko
lur guztietan ezarri
honako, baina, ez zuen onik
ta onurarik ekarri.
Kate lodi ta uztarri
gu askatasun egarri.
VIII
San Telmon dute nabarmen oso
goraipatu ta miretsi
aurrerapena omen zekarren
ta esklabutza onetsi !!
Euskal Herriak ez du bederen,
gauza handirik jaretsi.
Segi bidean ez etsi
jokabidea gaitzetsi .
Bertsolaria: Trunboi
Donostia 2018
Bertso gehiago, Trunboi:
GAZTELU FESTA ZILEGI EZ DA
KONSTITUZIO ARROTZEN ZALE
203 ahaztu ezinak
ESPAÑAREN ZORRA
Merezia zor. (Txillardegi)
Etsaiak marro egiteaz harro
Errelatoa, zein errelato?