Donostian gaur egun ez dago monumenturik ez plakarik, ezer ez, gogoratzeko 1813ko genozidioaren biktima donostiarrak, 1.600 erailak, neska bortxatuak, hiri osoa lapurtua, eta 600 etxe propio kiskalita, baina,
badago 1813ko bortxatzaile ingelesen hilerria plakan ikusten den bezala:
“1808-1814 Honor a los héroes que sólo dios conoce 1836-1838”
“1808-1814 Honour to the heroes known only to god 1836-1838”
Hemen ote daude ehortzita 1813ko Donostiako bortxatzaileak?
Non daude 1813an egunetan bortxatu zituzten neska, emazte, emakume eta amona donostiarrak?
Hau ez al da bortxatzaileen, lapurren, eraileen, eta suemaileen apologia?
Non daude hauen bikktima donostiarrak?
Bortzaile ingelesen hilerria Donostian, Alderdi Ederren 1913an mendeurreneko monumentuaren zatiak:
1913an mendeurreneko monumentuaren zatia Donostiako bortxatzaile ingelesen hilerrian. Donostiako biktimei eraikitako monumentua 1913an ehungarrenean. (Irudia guregipuzkoa.net)
Ez dakit ziur, baina uste dut “Inglesen hilerria”n ehortzitako ingeles gehienak, edo ia denak, lehen 1836-1838 bitartekoak direla.
Bertan ehorztitakoei “bortxatzaile” etiketa jarri baino lehen ondo legoke zein den ehortzitakoa, eta nola hil zen.