Castaños

Orden del general español Castaños: “pasar a cuchillo a todos los donostiarras”.

6 Responses to Castaños

  1. Pingback: Wellington, Graham, Alava, Castaños, gerra kriminalak. Hirutxuloko hitza | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013

  2. egilea: Ibon

    Epa, galdera bat: Herenegun, abuztuak 31 gauean “Donostia Sutan”-ekoen antzerkia egon nintzen ikusten. Han Castaños jenerala agertzen zen Donostia mehatxatzen (beno, aktore bat). Antzezle horrek esaten dituen hitzak benetan Castañosek publikoki esan zituen? Hala bada, non dago testu hori? Ala “Donostia Sutan”-ekoek asmatu dute, Antonio Mendizabal eta Iñaki Egañaren suposizioei jarraiki lizentzia artistiko bat bat eginez? Hala bada, laister izango dituzte hainbat historialari su eta fu ahotik gorriak eta beltzak esanez antzerkilari horien kontra.

  3. Agur Ibon, Donostia 1813 herri antzerkiaren bideoa hemen dago: http://youtu.be/-MFPG0YzTBQ gidoia eta zuzendaritza Eneko Olasagastik egin zuen beraz berari galdetu beharko zaio. Castaños jeneralaren informazioa:
    http://donostia2013.wordpress.com/2012/02/12/orden-del-general-espanol-castanos-pasar-a-cuchillo-a-todos-los-donostiarras/

  4. egilea: Ibon

    Eskerrik asko.

    Testigantza horiek sobran ezagutzen ditut. Baina Castañosek donostiarrak publikoki mehatxatu al zituen “bando” edo textu bat argitaratuz, 1937an Mola jeneralak Bizkaia mehatxatu zuen bezalaxe? Ez dut uste, orain arte ez dut jakin behinik behin eta horregatik galdetzen dut, jakinminez irrikitan, besterik gabe. Are gehiago, nire ustez egia da Espainiak bazuela interes berezi bat Donostia suntsitzeko (baita Britainia Haundiak ere).

    Beitu, nik ez dut estimu haundirik historialari profesional gehienengatik, asko harroputzak iruditzen zaizkit eta gainera horietatik dexente espainiarzaleak – beti Espainiaren ohorea salbatzen, kasu honetan bere erantzukizuna suntsiketan, baita “independentistak” omen direnak ere, akaso inkonszienteki – baina hain zuzen ere horregatik ez nieke motiborik eman nahiko “Donostia Sutan”-ekoek gauzak asmatzen dituztela, batere zientifikoak ez direla, gauzak manipulatuz jendea engainatzen saiatzen direla eta antzeko kritikak egiteko.

  5. egilea: Ibon

    Beno, galdetuko diot Eneko Olasagastiri, ondo segi

  6. egilea: Ibon

    Beno, bestela zuen lana nahiko ondo dago, eh? Eongogatxik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude