Donostia 1813: Tratu doilorra. Bertso berriak Trunboik jarriak

Donostia 1813Donostia 1813: Tratu doilorra

I
Mila zortzireun ta
hamairugarrena
Donostiak jasoko
zuen ondamena,
klarin hotsa seinale
hilketak aurrera
ta guztiz erretzeko
Españak ordena.

II
Ustez etsai zirenak
Urgullen eroso
txalo joka zetorren
herria eraso,
gaixoak arma gabe
ta jipoia jaso
beraiek zein hiria
ziren ta arazo.

IV
Mende bukaera zen,
agintzen Frantzia,
libertate garaia
ez zuten ahantzia,
Tratua egiteak
zuen garratzia
berriz eskuratzeko
independentzia.

V
Hemengo zin egite
eta hitzarmena
bizkarrean zaztada
gezur putsa dena,
itun horrekin ez zen
fio Mitxelena
nahiz ez zuen asmatu
gero zetorrena.
Doiñua: Oraingo Errenderi
III
Arazoa zetorren
aurreko mendetik
Frantzia Gipuzkuan
sartu zen unetik,
elkarbizitzak, baina,
bazuen onetik
muga, behintzat, urruti
jarri zen hemendik.
VI
Madrilek ez zuen nahi
Gipuzkua galdu
honen truke irla bat
Frantziari saldu,
mendeku nahia zuen
gurera zabaldu
eta Donostiarrak
gorrotuz zapaldu.

VII
Mila eta seireun
hildakoz ordaina
horrela portatu zen
gurekin España,
eta ez dute nahi
aipa dadin baina,
hura genozidio
latza alajaina!!!
X
Españak goresten du
maiz demokrazia!?!
non da egiari zor
zaion justizia?
erreparazioa
ongi merezia?
ez dugu ahaztu eta
orduko auzia.

VIII
Indar mehatxuz zuten
LA PEPA ezarri
euskaldunontzat ez zen,
berriz, fidagarri;
Fernando ezkututik
potere egarri
eta Madrilen bizkor
zen agintzen jarri.
XI
Ordaintzeke daukate
gurekiko zor bat
oroitu Donostia
Gernika orobat,
hiri biak erreta
erailak zenbat !
zer behar da joteko
genozidiotzat.
Doiñua: Oraingo Errenderi
IX
Triskantzak ez du bete
iraungitze data
humanitatearen
aurkakoa da ta
batzuk aldiz, sinesgaitz,
Españia bata
etxean ere asko
ezin da aparta.
XII
Ez gera isilduko
ez dugu etsiko
egin behar duguna
lagata etziko,
auziari biderik
ez zaio itxiko
oroimena bizirik
dugu ta utziko.

Kategoriak 1813, 2019 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 hitzaldia 2019: Donostia ez ezik Euskal Herria ere suntsitua, Eneko Bidegain.

Donostia 1813 hitzaldia 2019-8-29, Eneko Bidegain.

Hemen duzue 2019ko abuztuaren 29an egindako hitzaldia.
Hitzaldiaren izena: 1813, DONOSTIA EZ EZIK EUSKAL HERRIA ERE SUNTSITUA
Hizlaria Eneko Bidegain izan zen, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, kazetaria.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 berri papera 2019

Donostia 1813 berri papera 2019.

Kategoriak 2019 | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 zuzi martxa 2019-9-6

Donostia 1813 zuzi martxa 2019-9-6.

Donostia Sutan.

Kategoriak 2019 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 isildutako sarraskia antzerki ibiltaria

Donostia 1813 isildutako sarraskia antzerki ibiltaria 2019-8-31.

Donostia Sutan.

Kategoriak 2019 | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 Zuzi martxa irailak 6, ostirala 21:00

Donostia 1813 isildutako sarraskia.

Zuzi martxa irailak 6, ostirala, 21:00etan.

Irteera: Koruko Andre Maria basilikaren ataria.

Donostia Sutan.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 komikia: Zigorgabeko loria. Josean Olabe. Berria

Josean Olabe komikia zigorgabeko loria Donostia 1813 komikia: Zigorgabeko loria. Josean Olabe. Berria.

Josean Olabe

Errautsetan estaliak

1813ko abuztuaren 31n Donostiaren suntsiketa ekarri zuten gertaerak jaso ditu Josean Olabe komikigileak ‘Zigorgabeko loria’ komikian. Abuztuaren 31n, 1813an, soldadu ingeles eta portugaldarrek Donostia hartu zuten, bertan agintzen zuten Napoleon Bonaparteren tropak garaitu ostean. Espainiako Independentzia Gerraren testuinguruan, hiria setiatu eta su eman zioten, ezerezean utzita. Baina Setio Gerra esaten zaion guda hori ez zen soldaduen arteko norgehiagoka hutsa izan, nahiz eta testuliburuek horrela laburtu. Hiritarrak izan ziren erasoen biktima nagusiak. Hilen zerrendan ehunka izen agertzen ziren, arrantzale baten semea tartean. Horri eutsita, Josean Olabek (Donostia, 1967) Bixente izenarekin eman dio bizitza Zigorgabeko loria bere azken lanaren protagonistari.

Donostiako setioaren bigarren mendeurrenaren harira atera zuen Olabek La gloria impune komikia, 2012an. Hirian gertatutakoarekiko jakin-minez eta marrazketaren zaletasunagatik argitaratu zuen lana egileak. Hasieran, asmoa euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzea zen, baina, autoedizioaren zamagatik eta gaiaren gordintasuna zela eta, euskarazko bertsioa atzeratzea erabaki zuen: «Emozio gogorrak jorratzen ditut lanean. Jendearen sufrimendua aipatzen egoteak azkenean nekatu egiten du; horregatik erabaki nuen atseden hartzea» esan du autoreak. Zazpi urteren ondoren, euskarazko edizioa argitaratu du aurten, Itsasgora argitaletxearen eskutik.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 antzerki ibiltaria: abuztuak 31 larunbata Donostia

Donostia 1813 isildutako sarraskia,

antzerki ibiltaria: abuztuak 31 larunbata, Parte Zaharra Donostia.

Bretxatik hasita 20:30.

Bukatzen da Plaza Berrian.

Donostia Sutan 1813.

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Hitzaldia: Donostia ez ezik Euskal Herria ere suntsitua 1813-1814. Eneko Bidegain, osteguna abuztuak 29.

Hitzaldia: Donostia ez ezik Euskal Herria ere suntsitua 1813-1814.

Hizlaria: Eneko Bidegain idazlea eta irakaslea.

Noiz: Osteguna abuztuak 29, 19:30.

Non: Liburutegi Nagusia, k/ S. Jeronimo, Donostia Parte Zaharra.

Donostia Sutan 1813.

 

Kategoriak Uncategorized | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Antonio Mendizabal Etxeberria in memoriam. Donostia sutan 2018-8-29

Antonio Mendizabal Etxeberria in memoriam. Donostia sutan 2018-8-29.
Antonio Mendizabal Etxeberria gogoan.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=p0jq8LNeaRI&w=560&h=315]

Kategoriak 2018, Albisteak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina