Txillardegi, merezia zor

Txillardegi 2012MEREZIA ZOR
I
Gazte askorik somatu zuen
ikastearen taupada
amaren hitzak hazi bihurtuz
izan zitezen landara,
ekin ta ekin, irmoa baitzen,
hornitu zuen ganbara
baita aurkeztu lan borobilak
Arantzazuko hartara
baina halere ez zuten jaso
euskaltzain oso mailara.(bis)
II
Askon modura merezi zuen
igotzea goi gradura
neurtu ezina zenbat, nola zen
ahalegindu gizon hura,
adore osoz bultzatu zuen
euskara, euskal kultura
berpizkundeaz ta hedapenaz
bere gain hartuz ardura
donostiar hau izendatzea
udalak dauka eskura.(bis)
III
Zein dira hoiek, nork hautatuak
zer dute onik agertu?
Donostiari emandakorik
ez daukagu zer eskertu,
heuren leloaz, diru goseaz
gaituzte denok aspertu
erauntsi hoiek, oldar aldiak
bitez agudo atertu
horiengatik ezin duzue
Txillardegirik baztertu.(bis)
IV
Merezimenduz nor izendatu
ederki asko dakite
Txillardegiri tokatzen zaio
ta jaso dute enbitte,
esku eskura dute ahalmena
udalak erraz legike,
beste horiei nork egin die
kultur arlora konbite?
Alkate omen udal burua
agintzen, baina, COVITE!!!.(bis)

Trunboi.
DOIÑUA: Bizia ez da inoiz agortzen
Donostia 2017-03-21

Txillardegi

Kategoria: 2017 Etiketak , , , , . Gorde lotura.

1 Response to Txillardegi, merezia zor

  1. Pingback: Oroituz (Donostia 1813 sarraskia) | Donostia ke ta su 1813 kultura 2013

Iruzkinak itxiak daude.