Donostia 1813 isildutako sarraskia herri antzerkia 2021

Donostia 1813 isildutako sarraskia herri antzerkia 2021. Trinitateko plazan antzeztu zen herri antzerkia 2021-8-28an.

Iturria: Donostia Sutan.

Kategoriak 1813, 2021 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813ko abuztuak 31 artikuluak 2021

Donostia 1813 abuztuak 31, artikuluak 2021:
«Erasoarekin Donostiari zigorra eman nahi zioten; Donostiari eta euskaldunei». Gure berriak

Donostia 1813ko abuztuaren 31n. Naiz.

Donostia 1813ko abuztuak 31. Irutxulo.

Donostia 1813, bi mila donostiar hilik. Zuzeu.

Donostia Sutan elkarrizketa Irutxulon.

Euskadi irratia, ETB…

Artikuluak Donostia Sutan.

Kategoriak 1813, 2021, Albisteak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813, Berri papera 2021 Donostia Sutan

Donostia 1813 Berri papera 2021 Euskara

Donostia 1813, Berri papera 2021, sarean.

Kategoriak 1813, 2021 | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Oroit eta ohora. Donostia 1813. Bertso berriak Trunboik jarriak

OROIT ETA OHORA
Trunboi.

DOIÑUA: Pasaiako herritik dator notizia
I
Gipuzkuak nahi zuen
independentzia
aintzina zen bezala
babesle Frantzia,
Españiak ondoren
ordena bizia
Donostia zezaten
utzi eratxia.
II
Horri ez zion egin
Castañosek uko
tropa mardula zuen
bere aginduko,
gogor ekin zioten
han sartu orduko
batzuk ez dute, baina,
hori aipatuko.
III
Zenbat andere, gizon
han akabatuak!
Zenbat janari, pitxi,
ondasun ostuak,
bostehun etxe, berriz,
suak suntsituak
ta sarraskigileak
heroitzat hartuak!!
IV
Bitxia suntsiketa
ospatzeko era
garaipena bailitzan
handiki gainera,
Udalak behar luke
aldatu jarrera
ezta berandu eta
jotzeko atzera.
V
Bertakoekin zakar
Frantsesekin bigun
lekukoak esanda
mesede egin zigun,
zenbaitek nahiko luke
gera ledin ilun
eskerrak orain askok
gehiago dakigun.
VI
Hile bira hirian
hirurehun lagun
bederatzi mila aurrez
gogora dezagun,
ta izurriak jota
ez jan ez osasun
pentsa festatarako
zer gogo daukagun.
VII
Mila eta seirehun
denera hildako
gehienak gaixotuak
tifusa zen gako,
goseak, hotzak asko
txiro zirelako
ezin da hau ahaztu
larria dalako.
VIII
Donostiak merezi
du askoz gehiago
utzi tanbor hotsak ta
begira harago
noizko hildako haiei,
behar dutelako,
oroigarri duina
euskeraz nahiago?

Kategoriak 2021 | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia Sutan elkarteko aurkezpena 2021

2021-8-28an urteroko herri antzerkia pandemiagatik Trinitateko plazan egin zen, sarreran Donostia Sutan elkarteko aurkezpenaren bideoa eman zen:

Kategoriak 2021 | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia Sutan elkarrizketa Irutxulon

Donostia Sutan elkarrizketa Irutxulon.

Asteartean 208 urte beteko dira Donostia suntsitu zutenetik. Abuztuaren 31ren harira, zer antolatuko duzue aurten?
Josean Catalan (J.C.): Ekitaldi nagusia bihar izango da, antzerkia. Normalean ibiltaria egiten duguna, Trinitate plazan izango da, 21:00etan. Gero, urtero bezala berri papera aterako dugu, eta mila ale banatuko ditugu bihartik asteartera arte. Panel batzuk ere jarriko ditugu San Bizente elizako hesian. Urtero Zuzi Martxa deitzen diogun egitasmo bat egiten dugu, baina aurten ez dugu egingo, osasun neurriengatik.

Lan eragingo zizuen beti ibiltaria izan den antzerkia Trinitate plazara egokitzeak, ezta?
J.C.: Bai, dezente. Esketxak berdinak izango dira. Azalduko dugu sarraskiaren aurreko egunak nolakoak izan ziren, sarraskia bera, eta ondorengo egunak. Leku finko batean egiteak exijitzen du denborak eta mugimenduak neurtuago egotea, eta lana ekarri du; baina aterako da.

Ikuskizuna ikusteko izena eman behar da?
J.C.: Ez. Sartu eta bete arte izango da. Aulkiak distantziak mantenduz kokatuko ditugu, eta betetzen direnean, gehienezko pertsona kopurura iritsiko gara.

Berri paperetan eta karteletan zer nabarmenduko duzue?
Jexux Arrizabalaga (J.A.): 1813ko suntsiketa horren ondoren, handik hilabeteetara, soldaduak eta zaurituak zeuden ospitaletan sortu zen tifus epidemia handi bat, eta horrek eragin zituen 2.000 hildako. Guk informazio hori jaso genuen 2013an Adrian Hugo Aginagalde Llorente mediku donostiarrak emandako hitzaldi batean: bera izan zen izurrite horren berri eman zuen lehenengoa. Azaldu zuen soldaduek – bai Napoleonen armadakoek, bai soldadu ingeles, portugaldar eta espainiarrek – eragindakoa izan zela, eta beraiek barreiatu zutela bizi ziren erietxeetan. Hemengo zaurituak ere hara eraman zituzten, eta badirudi han zabaldu zela. Tifusa arkakusoen eta zorrien bidez barreiatzen da, eta soldaduek arropa zikinetan zekarten hori. 2.000 hildako izan ziren soldaduen uniformeen bidez zabaldutako tifusaren bidez. Gainera, Donostian bizirik atera zirenak ia arroparik gabe atera ziren, arropak kendu zizkietelako. Ia larrugorritan atera ziren Donostiatik. Beraz, ez zen barreiatu Donostiako setioan bizirik atera zirenengandik, baizik eta soldaduengandik. Pandemia garaian gaudenez, hori nabarmendu nahi izan dugu aurten. Ez da orain gertatu den gauza bitxi bat; historian zehar horrelako epidemiak gertatu dira, eta horri eman nahi diogu aurten bereziki garrantzia.

Beraz, ulertu daiteke tifusaren ondorioz hildako pertsona kopuru hori gehitu beharko litzaiokeela sarraskian hildako kopuruari.
J.A.: Noski. Gerrak berekin dakartza suntsiketa, erreketa, hilketa, eta epidemia eta izurrite horiek. Gaur egun, berdin gertatzen da.

1813ko abuztuaren 31n gertatukoa genozidio bat izan zela esan izan duzue.
J.A.: Badirudi badaudela irizpide batzuk genozidioa tipifikatzeko. Horietako bat da hildako kopurua kontuan hartzen duena, eta parametro horren barruan Donostia sartzen da. Hiribilduan 5.000 pertsona hil zituzten, eta hiribildutik kanpoko baserrietan beste 5.000. Dena dela, guk ez diogu hainbesteko garrantzia ematen definizioari.

Bi mende pasa eta gero, ondo kontatu digute abuztuaren 31 hartan gertatu zena?
J.C.: Ez. Ni elkarte honetan sartuta nago horregatik. Ni Abuztuaren 31 kalekoa naiz. Txikia nintzenean, kandelak jartzen ziren balkoietan, eta jaiak ziren: sokamuturra zegoen. Gero, kandelak jarraitu ditugu jartzen kaleko bizilagunek, baina ikusi genuen nola hasi ziren danborradak ateratzen egun horretan, soldaduak tiroka… Nik uste dut ez dela kontatu Donostian gertatu zena: erre zen eta eraiki zen. Askoz gehiago ez da esaten. Panorama horretan, 200. urteurrena iritsi zen. Parafernalia militarista baztertuz, donostiarrei benetan gertatutakoa eta benetan garrantzitsua dena kontatzeko helburuarekin sortu genuen Donostia Sutan 1813-2013 elkartea.
J.A.: Kontua da hau salatu behar dela. Jendeak ez du ezagutzen gertatu zena. Etengabe azaldu behar dugu genozidio bat izan zela, ehunka zibilen hilketak azaldu behar ditugu. Militarrak herritarren kontra izan ziren.

Kategoriak 1813, 2021 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Donostia 1813 sarraskia herria antzerkia 2021, larunbata abuztuak 28, Trinitate plaza Donostia 21:00etan

Donostia 1813 sarraskia herria antzerkia 2021, larunbata abuztuak 28, Trinitate plaza Donostia 21:00etan.

Azken hamar urtetan bezala (iaz salbu) aurten ere Donostia 1813 herri antzerkia emango da Donostian.

Pandemia delarik Trinitate plazan.

Beste urtetako bideoak (2012-2021), Donostia Sutan bideo kanalean.

Donostia Sutan bideoak (2012-2021).

Donostia 1813 herri antzerkia 2019.

Kategoriak 1813, 2021 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Birusa zein? Koronabirusa. Bertso berriak Trunboik jarriak

Birusa zein ?

Ez dut esango eztana
bai, ordea, nahi dudana
badago ta zeresana;
gogorra zinez koroa bikin
batera topo izana
batak du hiltzaile fama
ta ematen digu lana,
besteak zenbat darama
betetzen Francoren plana
ostuaz nahi duen dana?

Urri zentzuna ganora
nork jaso zuen hain gora
izan ezik diktadora
askok dakite ibilbidea
zer egin zuen gerora
Kolpean piztu bolbora
herriak zezan ohora
larruzalea gogora!!
eta otxinak kolkora
aita semeak kanpora.

Doinua: Oraingo gure Errenteri.

Trunboi.

Kategoriak 2020 | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Itxi liburuak ETB serie berria: Donostia 1813 suntsitua

Donostia suntsitua 1813. Itxi liburuak, ETB1.

Itxi liburuak, ETB1.

Kategoriak 1813, 2020 | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Trunboi bertsolariaren bertsoak

Donostia sutanBertso berriak Trunboik jarriak:

Oroit eta ohora (Donostia 1813, 2021)
Birusa zein?
Tratu doilorra (Donostia 1813)
Oroituz (Donostia 1813 sarraskia)
Gaztelu festa zilegi ez da.
Konstituzio arrotzen zale.
203 ahaztu ezinak
Españaren zorra.
Merezia zor. (Txillardegi)
Etsaiak marro egiteaz harro
Errelatoa, zein errelato?

Kategoriak 1813, 2019 | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina